Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna dela eta, AZTERLANek aukera-berdintasunarekiko eta belaunaldi gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko duen konpromisoa berretsi nahi du. Zientzia eta teknologiaren arloan beren ibilbide profesionala garatzen ari diren emakumeak ikusaraztea funtsezkoa da, neska eta gazteek beren burua islatuta ikusi ahal izan dezaten eta ikasketak oztoporik eta estereotiporik gabe aukeratu ditzaten. Arlo horietan emakumezko erreferenteen faltak eragina izaten jarraitzen du STEM esparru jakin batzuetan emakumeen presentzia txikian.
Adibide hurbil eta errealak eskaintzea ezinbestekoa denez etorkizun anitzago, inklusiboago eta talentuz aberatsagoa eraikitzeko, AZTERLANek Maristas Ibérica eta Maristak Euskadi Fundazioa erakundeetako ikastetxeekin elkarlanean jarraitzen du aurten ere, mezu argi bat helarazteko helburuarekin: emakumeek paper garrantzitsua bete dute, betzen dute eta beteko dute zientzian eta teknologian.