Kudeaketa sistemak
AZTERLANek barne kalitate-sistema bat mantentzen du, egindako saiakuntza guztien fidagarritasuna bermatzen duena. Sistema hau funtsezkoa da zentroaren jardueraren zein bertan lantzen diren proiektu berrien garapenerako.
AZTERLANek duela 45 urte baino gehiagotik merkatuan duen lidergoak eta presentziak gure lanen kalitatea bermatzen du. Horrez gain, gure emaitzak etengabe kontrastatzen ditugu nazioartean entzutetsuak diren laborategiekin, fabrikatzaileekin eta materialen kontsumitzaileekin, hauek baitira produktuak ondoen ezagutzen dituztenak.
Ziurtagiriak eta egiaztapenak
Azterlan Zerbitzu Teknologikoak erakundeak AKREDITAZIO ERAKUNDE NAZIONALAK (ENAC) emandako akreditazioa du: 59/LE069 zenbakidun akreditazioa, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera, material metalikoengan saiakuntza mekanikoak, metalografikoak, kimikoak, ez-suntsitzaileak eta korrosiozkoak egiteko.
Egiaztapen horrek ISO 9001 arauaren baldintzak betetzen direla frogatzen du, Nazioarteko Egiaztatze Erakundeek (ILAC eta IAF) eta ISOk berak (Nazioarteko Normalizazio Erakundea) nazioartean onartzen dutena (ikus hori egiaztatzen duten adierazpen bateratuak).
NADCAP materials testing laboratory
UNE-EN ISO 56001:2024 Berrikuntza kudeatzeko sistema
UNE-EN ISO 45001:2018 Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemak
AZTERLAN I+G+i eta AZTERLAN Zerbitzu Teknologikoak erakundeak UNE-EN ISO 45001:2018 arauaren arabera ziurtatuta daude. Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak bermatzen dituen aitorpen honek AZTERLANen konpromisoa berresten du lan-arriskuak minimizatzera, segurtasuna hobetzera eta lan-baldintzak hobetzera zuzenduta.
Frantzian B+G ekimena burutzeko gaitasuna
Bezeroen homologazioak
AZTERLANek hainbat enpresa erreferenteren homologazioak ere baditu, hala nola GRUPO RENAULT, SIKORSKY, AIRBUS, BOEING, Ensayos Nuclear S.A., honako hauek egiteko: