2025eko abuztuaren 26tik urriaren 15era arte, Euskadiko enpresek BDIH Konexio programako laguntzak eskatu ahal izango dituzte, guztira 950.000 M€ banatuko dira.
AZTERLANek hainbat aktibo ditu Basque Digital Innovation Hub-en baitan, adimen artifizialaren, fabrikazio gehigarriaren eta material aurreratuen nodoetan, eta aktibo horiek Euskadiko enpresen berrikuntza digital eta iraunkorra sustatzeko deialdi honen barruan ustiatu daitezke:
- Metalurgiarako adimen artifiziala eta soluzio aurreratuak
- Hareazko 3D fabrikazio gehigarria
- Hauts metalikoen atomizazioa ultrasoinu bidez
- Harea-nahasketak karakterizatzeko laborategia
- Galdaketa-instalazio pilotua
- Karakterizazio metalurgikoko sistema aurreratuak
- Simulazioa, modelizazioa eta kalkulua
Aktibo horiei buruz gehiago jakin nahi duzu? Ideiarik nahi duzu haien bidez elkarrekin gauza genitzakeen proiektu motei buruz? Hemen aurkituko duzu informazio gehiago.
BDIH Konexio programa – Basque Digital Innovation Hub-en baitan dauden AZTERLANeko aktiboak
