• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

NADCAP akreditazioaren berriztatzea, AZTERLANen gaitasun teknikoak ziurtatzen dituena hegazkingintza sektorerako materialen karakterizazio aurreratua burutzeko

Zentro teknologikoak “Gold Merit” (urrezko meritua) jaso du, zeinak bere bikaintasuna eta ekimen maila aurreratua onartzen dituen akreditazio honen eskakizunak betetzerakoan.

 

Kalitate eskakizun zorrotzenak jarraituta hegazkingintza sektoreko enpresei babes estrategikoa eskaintzeko konpromisoarekin, AZTERLAN Zentro Teknologikoak NADCAP akreditazioa berritu du, zeina PERFORMANCE REVIEW INSTITUTE (PRI) erakundeak ematen duen.

Akreditazio honek AZTERLANen gaitasun teknologikoa osatzen eta indartzen du industria aeronautikoaren beharrei erantzuna emateko. Zentroak esperientzia zabala dauka sektore honetan erreferente diren hainbat enpresarekin elkarlanean, hala nola, AIRBUS, SIKORSKY, CESA, AERNNOVA edota ITP Aero.

Zentro Teknologikoko espezialisten esperientziak eta gaitasun teknikoak, puntako ekipamenduan oinarrituta, posible egiten du AZTERLANek materialek karakterizazio aurreratuko zerbitzuak, saiakuntza ez suntsitzaileak eta zerbitzuan izandako akatsen analisiarekin lotutako zerbitzuak eskaintzea.

Era berea, AZTERLANek material berrien sorreran eta prozesuen garapenean lan egiten du enpresekin batera B+G proiektuen bitartez. Honen erakusgarri dira HIPERTURB eta RIB-ON proiektu europarrak Clean Sky 2 programaren baitan txertatzen direnak (europar hegazkingintza sektorearen ingurumen inpaktua gutxitzera zuzendua).

AZTERLANen akreditazioak eta zertifikazioak

AZTERLANek ENAC ENTIDAD NACIONAL DE ACREDITACIÓN erakundearen akreditazioa dauka UNE-EN ISO/IEC 17025 (CGA-ENAC-LEC) arauaren arabera material metalikoengan saiakuntza mekanikoak, metalografikoak, kimikoak, ez suntsitzaileak eta korrosiokoak burutzeko 59/LE069 akreditazioan batutakoaren arabera.

Horrez gain, Zentro Teknologikoak B+Gren Kudeketa Sistemaren UNE 166002 zertifikazioa dauka. Honek zentroaren gaitasunak bermatzen ditu ikerkuntza eta garapen ekintzak burutzeko industria ehunaren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?