Metalurgia Ikerketa Zentroa

Kalitatea

IK4-AZTERLANek duen barne-kalitate sistemak, egiten diren entsegu guztien fidagarritasuna bermatzen du. Kalitate sistema hau oinarrizkoa da eguneroko jardueraren garapenerako, baita martxan jartzen diren proiektu berrietarako ere.

IK4-AZTERLAN merkatuan 30 urtez segidan egon izanak egiaztatzen du gure jardueraren kalitatea. Nazioarteko laborategirik entzutetsuenekin emaitzak kontrastatzen ditugu, baita material fabrikatzaile eta kontsumitzaileekin ere, horiek baitira azken batean, produktuak ondoen ezagutzen dituztenak.

IK4-AZTERLANek UNE-EN ISO/IEC 17025 (CGA-ENAC-LEC) arauan jasotako irizpideen arabera, AKREDITAZIO ERAKUNDE NAZIONALAK (ENAC) bermaturiko ondorengo akreditazioak ditu:

  • 59/LE069 Akreditazioa. Materiale metalikoen entsegu mekaniko, metalografiko, kimiko ez suntsitzaile eta korrosio sailekoak.

  • IK4-AZTERLANek NADCAP akreditazioa du (National Aerospace and Defence Contractors Accreditation Program), zentruaren material metalikoen karakterizazioaren inguruko entsegu laborategiko gaitasuna zertifikatuz MATERIALS TESTING LABORATORY

  • IK4-AZTERLANek RENAULT, AIRBUS, SIKORSKY, Ensayos Nucleares S.A. enpresa erreferenteen homologazioak ere baditu honako hauetan:
  • Burdin aleazioen entseguak: altzairuak eta burdinurtuak.
  • Aluminio aleazioen entseguak.
  • Metal eta aleazio berezien entseguak.

                                                                                                

Harremanetarako

Maider Arejolaleiba
Kalitate Saileko Koodinatzailea

Amaia Astobiza
Kalitate Saileko Koodinatzailea