• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Azterlanek bere azken ikerketa-ildoetariko batzuk aurkeztu ditu Metalcasting Congress 2022 (USA) ekitaldian

Metalurgia Ikerketa Zentroak nazioarteko topaketa tekniko entzutetsu honetan parte hartu du automobilgintzarako material digital berrien garapenaz, hidrosolidifikazio bidezko 5XXX eta 6XXX serieetako aluminiozko osagaien fabrikazioaz, eta burdina esferoidaleko galdan grafitoaren nukleazioaz hiru lan aurkeztuta.

Apirilaren 23an, 24an eta 25ean egin zen American Foundry Society elkarteak antolatutako nazioarteko Metal Casting Cogress ekitaldia. Aurten ere, AZTERLANek burdin eta aluminio galdaketako teknologien arloan egindako garapenen lagin bat aurkeztu du..

Burdin galda: propietate eta kalitate metalurgiko hobetuak dituzten material berriak.

Burdin galdaren alorrean, AZTERLANek bi lan esanguratsuren emaitzak partekatu ditu. Alde batetik, Ana I. Fernández doktoreak “New ductile cast iron digital grade for automotive completents” txostena aurkeztu du, DigiMAT proiektu europarraren esparruan garatua. Bere hitzaldian, Fernández doktoreak entzuleei azaldu zien nola Adimen Artifizialak eta Kontroleko Eredu Prediktiboek ahalbidetu duten materialen kalitate berriak sortzea, propietate mekanikoen hobekuntza eta automobilen segurtasuneko osagai urtuen pisua arintzea ahalbidetu dutenak (ikus DigiMAT proiektuaren bideoa). Garapen hauek ad-hoc egin dira propietate espezifikoak dituzten materialak lortzeko, eta AAPICO Portugal galdaketa fabrikatzeko prozesuan ezarri dira material hauekin fabrikatutako osagarriak lortzeko.

Ana I. Fernández doktorea “New ductile cast iron digital grade for automotive components” lanaren aurkezpenean

Bere aldetik, Ramón Suarezek «Influence of the holding time in the heating/pouring units on the metallurgical quality of spheroidal graphite cast Iron» lana aurkeztu du, non metalak isurketa-unitateetan egoera likidoan ematen duen denboraren eta ondorengo ezagurarrien arteko erlazioa azaldu zuen, tartean, grafitoen tamaina, forma, banaketa eta kopuruazein grafito noduloen nukleazioarengan duen eragina.

Hidrosolidifikazio-teknologia: 5XXX eta 6XXX aluminio serieetako osagaiak fabrikatzeko metal likidoaren gaineko tratamenduak

Aluminiozko galdari dagokionez, “Chemical composition and melt treatment optimization of 5XXX and 6XXX alloys for the ablation technology” lana ezagutzera eman du baita Ana I. Fernández doktoreak. Bere hitzaldian, AZTERLANeko ikertzaileak metal likidoaren konposizio kimiko eta tratamendu optimizatuak aurkeztu ditu hidrosolidifikazio-teknologiaren bidez 5154 eta 6061 aleazioekin osagaiak fabrikatu ahal izateko. Horrekin batera ale-afinatzaile baten beharra eta analisi termikoaren erabilgarritasuna frogatu frogatu zituen. Garapen horien aurrerapenak Imagine (Eusko Jaurlaritzaren Elkartek programak diruz lagundua) eta REVaMP (UE, H2020, GA 869882) proiektuen esparruan burutu dira, zeintzuetan AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak parte hartzen duen.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?