• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Konposite hibrido berria, espaziontzietarako geruza anitzeko armadura gisa

AZTERLAN eta GAIKER Basque Research and Technology Alliance BRTAko kideek elkarrekin lan egin dute geruza anitzeko eta funtzio anitzeko konposite berri baten diseinuan, fabrikazioan eta baliozkotzean.

Hiperion proiektuan egindako lanari jarraituz (2022an amaitu zena), Hiperion II proiektuaren ikerketa-taldeak teknologia berriak garatzen jarraitzen du, espazio-industriari lotuta dauden Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, zehazki, etorkizuneko planeta-misioen behar zientifikoei eta teknologikoei erantzungo dieten teknologia eta teknika berriak garatuz.

Fernando Santos AZTERLANeko Material eta Prozesu Berezien ikerketa-lerroaren arduradunak azaldu duenez, “materialek berebiziko garrantzia dute espazioan zeharreko bidaiak ahalbidetzeko eta beste planeta batzuetara iristeko misioei ekiteko orduan. Lan egin behar duten baldintza espezifikoak direla eta (tenperatura oso baxuak, erradiazio altua…) osagaien eta ekipoen jarduna eta funtzionaltasuna konprometituago daude”.

Helburu horrekin, AZTERLAN eta GAIKER zentro teknologikoek osatutako lantaldeak, biak BRTAko kide diren zentro teknologikoak, funtzio anitzeko material berrien garapenean lanean dihardu honako erronka hauei erantzuteko:

  • Motorrei, pertsonei eta ekipo elektronikoei eta bizi-ekipoei lotutako bero-metaketa.
  • Bidaia luzeetan erradiazio-maila garrantzitsuekiko esposizioa.
  • Kanpoko objektuek eragindako talkekiko erresistentzia.
  • Pisua arintzea, misioen irismena errazteko.

Erronka horiei aurre egiteko, erradiazio ez-ionizatzaileen (nabeak berotzearen arduradun nagusiak) aurrean islagarritasun handia eta erradiazio ionizatzailea (astronauten osasunerako kaltegarria dena) xurgatzeko gaitasuna, zein pisu murrizketa eta tenperatura baxuetan (-200ºC-tik gertu) inpaktuarekiko erresistentzia ona eskaintzen duten materialen garapenean oinarritu dira.

Ondorioz, lantaldeak geruza anitzeko konposite hibrido berritzaile bat sortu du. “Esan dezakegu geruza anitzeko armadura bat garatzea lortu dugula, materialaren funtzio-aniztasunean oinarrituta, espazioan zehar urruneko planetetara bidaiatzean giza bizitza zaintzea helburu duena”.

Ezkerra. Konpositearen geruza anitzeko egitura. Esk. Konposite berriaren materialen lotura-puntuaren makroegitura.

Ezkerra: Konpositearen geruza anitzeko egitura. Eskuina: Konposite berriaren materialen arteko lotura-puntuaren makroegitura.

Material anitzeko konpostite berria, fabrikazio-prozesuarekin batera, patentez babestuko du lantaldeak. Egiturari dagokionez, aluminiozko geruza bat dauka kanpoaldean (% 80tik gorako erreflektibitatea eskaintzen duena erradiazio ez-ionizatzaileetan,  egituraren pisua arintzea ahalbidetzen duen aldi berean), erresistentzia mekaniko handiko altzairu herdoilgaitzezko geruza bat, zeinak korrosioarekiko erresistentzia handia daukan eta konposite organiko bat, propietate mekaniko handiduna eta erradiazio ionizatzailetik datorren energia xurgatzeko gaitasuna duena.

Geruza anitzeko eta funtzio anitzeko konposite berriaren fabrikazio-prozesua AZTERLANren instalazioetan.

Geruza anitzeko eta funtzio anitzeko konposite berriaren fabrikazio-prozesua AZTERLANen instalazioetan.

Hiperion II proiektua “Teknologia espazial berrietarako eta etorkizuneko planeta-misioetarako ezagutza eta gaitasunak sortzea” BRTAko kide den TEKNIKER zentro teknologikoak gidatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza dauka Elkartek programaren barruan (KK-2023/00077). 2024an bukatzea aurreikusita dago.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?