Atzera

Industria aeroespazialari bultzada, espazio-misioetarako material eta egitura berrien garapenaren eta fabrikazioaren bidez

HIPERION III proiektuaren baitan, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak konposite-metal material hibrido berrien garapenean eta egitura eta sistema espazial berritzaileen balidazioan lanean dihardu.

HIPERION (2021) eta HIPERION II (2023) proiektuetan lortutako emaitza arrakastatsuen ondoren, HIPERION III proiektuak ezagutza eta gaitasun berrien sortzeran lan egiten du, teknologia espazial berriak eta etorkizuneko misio planetarioak garatzeko, euskal industria aeroespazialaren gaitasunak eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Horretarako, HIPERION III proiektuak sektorearen benetako beharrekin lerrokatutako helburu zientifiko-teknologiko berriak jorratzen ditu, eta hauek 7 ikerketa-arlo nagusitan zehazten dira:

  1. Sistema fotonikoak, iragazkiak eta detektagailu espektralak: behaketa planetariorako iragazki eta optikak, eta zuntz optikoko sistemak (sentsoreak eta eguzki-kontzentragailuak).
  2. Espazio-inguruneetarako material aurreratuak: aleazio berriak, xurgatzaile molekularrak eta estaldura babesleak espazio-inguruneetarako, baita konposite hibridoetarako material berriak ere.
  3. Egitura espazialetarako fabrikazio-prozesu berriak: tobera, errekuntza-ganbera eta propultsio-sistemetarako fabrikazio-teknologiak material aurreratuekin, material anitzeko hibridazioa eta hozte-kanalak, baita ingurune estralurtarretan egiturak eta osagaiak berreskuratu eta fabrikatzeko prozesuak ere.
  4. Propultsio-sistema disruptiboak: propultsio termonuklearra eta katapulta elektromagnetikoak.
  5. Mekanismo eta sistema elektroniko espazialak: mekanismo compliantak eta forma-memoriadun materialak, zuntz bidezko mekanismoen sentsorizazio aurreratua, fabrikazio gehigarriaren eta inprimaketa funtzionalaren bidezko sistema elektroniko aurreratuak, eta baldintza espazialetan sistema elektronikoen babesa.
  6. Atmosfera planetarioen analisia ikusmen artifizialaren eta espektroskopiaren bidez: Marteko hautsaren karakterizazioa, atmosfera planetarioetako datuen analisia eta adimen artifizialean oinarritutako teknikak erabiliz datuen prozesamendua.
  7. Garaturiko egitura eta sistema espazialen karakterizazioa eta balidazioa: Marteko hautsa probatzeko saiakuntza-ganberaren doikuntza eta espazio-inguruneetarako entseguen exekuzioa.

Material hibrido berrien eta egitura espazialen garapena eta balidazioa

Hiperion III proiektuan AZTERLANen parte-hartzea, nagusiki, material hibrido berrien (konposite-metal) eta egitura espazialen garapenera bideratzen da, ingurune estralurtarretan erabiltzeko.

Alde batetik, Hiperion IIan ezarritako lankidetzari jarraituz, AZTERLANek eta GAIKERek metal-konposite material hibridoen ikerketa bateratua garatuko dute. Fernando Santos AZTERLANeko Material eta Prozesu Berezien ikerketa-lerroko arduradunak adierazi bezala, “Hiperion IIan aluminioz, altzairu herdoilgaitzez eta konposite organiko batez osatutako geruza anitzeko material bat garatu ondoren, gaur egun materialen geruzen arteko atxikimendua hobetzen ari gara, tentsioen transmisioa ainguratze fisikomekaniko eta kimikoaren bidez, eta konposite-metal xaflen pilaketa-eskema berriak integratzen”.

Materialen arloan, gainera, gainazal-tratamendu desberdinak aztertuko dira, marruskadurarekiko, korrosioarekiko eta abrasioarekiko erresistenteak diren geruza islatzaileak sortzeko, jaurtiketa, lurreratze eta Marte bezalako ingurune estralurtarretan bizitza-egoeretan. Edonola ere, material berrietan oinarritutako egitura espazialen garapenak ez du soilik fabrikazio-prozesu egokituen beharra izango, baizik eta balidazio-prozesu aurreratuagoena ere. “Hiperion IIIren emaitzek aurrekoek baino TRL maila altuagoak izango dituzte; horregatik, balidazioak garrantzi berezia hartuko du, Espazio Agentzia Europarraren ECSS saiakuntza-araudia bezalako estandar espazialak betetzen direla ziurtatzeko”.

Hiperion III proiektua, “Ezagutza eta gaitasunen sorrera teknologia espazial berrietarako eta etorkizuneko misio planetarioetarako”, BRTAko kide diren TEKNIKER (liderra), TECNALIA, CIDETEC, CEIT, GAIKER, LORTEK eta AZTERLAN zentro teknologikoek osatzen dute, baita EHUko Fisika Aplikatuko Sailak eta CTAk ere. Hiperion III Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, Elkartek programaren baitan (KK-2025/00106).

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy.

Nola lagun diezazukegu?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.