Atzera

AZTERLANen parte-hartzea Basque Circular Summit 2025-eko “Lehengai Kritikoak” saioan

Lucía Unamunzaga ikertzaileak, AZTERLANeko Iraunkortasuna eta Ingurumena ikerketa-lerroaren arduradunak, Basque Circular Summit 2025en baitako “Lehengai Kritikoak” saioan parte hartu zuen, non BRTAk egindako “Ekoberrikuntza: Funtsezko Metalen eta Material Kritikoen Birziklapena” white papera aurkeztu zuen.

Garrantzi ekonomikoak eta hornidura-arriskuak markatzen dute 2024/1252 Erregelamenduan jasotako 34 lehengai kritikoen Europako zerrendaren definizioa. Erregelamendu horrek funtsezko lehengaien hornidura segurua eta iraunkorra bermatzeko esparrua ezartzen du, eta ofizialki 2024ko apirilean argitaratu zen. Lehengai kritiko horietatik erdiak estrategikoak dira (besteak beste, aluminioa eta kobrea), trantsizio energetiko eta digitalerako erabakigarriak direlako. Europako araudi berriak metal eta mineral horiekiko mendekotasuna murriztu nahi du, eta, aldi berean, ingurumen-aztarna minimizatu, ekodiseinuaren, I+G+Bren eta birziklatzearen bidez.

Erronka garrantzitsu horiek jorratzeko eta lan-ildoak partekatzeko asmoz, Lehengai Kritikoei buruzko saioa egin da, Basque Circular Summit 2025 ekimenaren barruan, Ihobek moderatua. Saio honetan Orkestra, Arteche, Fraunhofer, CIC-Energigune, Orkli eta AZTERLANeko ordezkariek parte hartu zuten. AZTERLANen ordezkari gisa, Metalurgia Ikerketa Zentroko Jasangarritasun eta Ingurumen arduradun Lucía Unamunzagak “Ekoberrikuntza: Funtsezko metalak eta material kritikoak birziklatzea” white papera (ikus aurkezpena) aurkeztu zuen, dokumentu hau BRTA Basque Research & Technology Alliance-en baitan metal giltzarri diren metalen eta material kritikoen erronkari erantzuteko garatutako roadmap teknologikoa da eta bertan jasotzen da Aliantzako kideek euskal industriak kontsumitzen dituen lehengai kritikoei, I+G+b-ko lehentasunezko aukerei eta funtsezko teknologiei dagokienez dituen beharrizan nagusien azterketari buruz ezarritako adostasuna, hornikuntza-arazoak eta eskasia murrizteko eta Euskadin metalen eta lehengai kritikoen eraginkortasuna hobetzeko.

 

Lucía Unamunzaga presenta "White paper: ECOINNOVACIÓN EN EL RECICLAJE DE METALES CLAVES Y MATERIALES CRÍTICOS"

Lucía Unamunzaga ikerlariak “”koberrikuntza: Funtsezko metalak eta material kritikoak birziklatzea” white paperra aurkeztu zuen.

 

Saioak utzitako ondorio nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Materialen alternatibak diseinatzea eta probatzea, benetako fabrikazioan azkar inplementatzekoak (hala nola metalaren ekodiseinua, aleazioak edo produktuak).
  • Material kritikoak eta estrategikoak identifikatzea eta enpresan dituzten arriskuak monitorizatzea.
  • Antzeko arazoak dituzten beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzea (baterako hornikuntza, hornitzaileen dibertsifikazioa, etab.).
  • Epe luzera pentsatzea: Epe laburreko gorabeherei men ez egitea eta etorkizuneko material kritiko posibleak aurreratzea, hornidura-arrisku handia eta eragin ekonomiko handia dutenak.

 

BCS2025 Sesion Materiales Críticos.

BCS2025eko “Material kritikoak” saioko parte-hartzaileak: Lucía Unamunzaga (AZTERLAN), Macarena Larrea (Orkestra), Jon Ander Solis (Orkli), Raquel Ferret (CIC energiGUNE), Ander Elorriaga (Ihobe), Ixone Urruela (Arteche) eta Luis A. Tercero (Fraunhofer).

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.