Atzera

AZTERLANek hidrogenoarekin kontaktuan dauden materialen portaerari buruzko ikerketarik berrienak aurkeztu ditu ENH2 topaketan

Hidrogenoa bektore energetiko gisa posizionatzeak erronka teknologiko garrantzitsuak dakartza berekin, elementu horrekin kontaktuan lan egin behar duten materialen aplikazioari eta garapenari lotuta. Material horien portaerarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ezagutza hobetzea zerbitzu-baldintza desberdinen aurrean funtsezkoa da hidrogeno-atmosferetan modu seguruan lan egin behar duten osagaiak garatzeko.

Orientazio horrekin, “Hidrogenoarekin Kontaktuan Dauden Materialen I. Topaketa Nazionala” ekitaldi teknikoak ezagutza esparru honetan espezializatutako teknikariak eta ikertzaileak bildu zituen. AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak presentzia nabarmena izan zuen ekitaldi tekniko horretan. Horretarako, Garikoitz Artola Konformazio Teknologien arduradunak eta Enara Mardaras Korrosio eta babes I+G arduradunak parte hartu zuten ekitaldi tekniko garrantzitsu honetako batzorde zientifikoan, bai eta bere ikerketa-lanaren zati bat topaketaren programa ofizialean partekatu ere, bi ikertzaileen hitzaldiekin eta beste 3 aurkezpenetan parte hartuz.

Bere hitzaldian, Enara Mardarasek itsas ingurunean erresistentzia handiko altzairuen iragazketa ezagutzeko egindako azterlana ezagutarazi zuen. “Ultra erresistentzia handiko altzairuak (UHSS) gero eta gehiago erabiltzen dira itsas energia eolikoa edo offshore sortzeko egiturak fabrikatzeko, aparteko propietate mekanikoak eskaintzen dituztelako. Baina altzairu horiek hidrogenoagatiko fragilizazioaren aurrean sentiberak dira”. Egoera horren aurrean, ohikoa da material hauek termikoki tratatzea, mikroegitura optimizatzeko eta hidrogenoa xurgatzean duten erantzuna optimizatzeko. “Hidrogenoak material horien kristal-sarearekin nola elkarreragiten duen ulertzeko, H2MAT+ proiektuaren baitan, itsas ingurune sintetikoan erresistentzia handiko hiru tenplaketa- eta iraoketa-altzairuko hidrogenoa hedatzeko zinetika aztertu dugu. Egiaztatu dugu erlazio bat dagoela materialaren muga elastikoaren eta hidrogenoa xurgatzeko duen gaitasunaren artean; halaber, material horien mikroegitura modulatu daiteke hidrogenoa hedatzeko zinetikoak aldatzeko”.

Enara Mardaras durante su presentación en el encuentro

Enara Mardaras doktorea ENH2 ekitaldiko bere aurkezpenean

Bestalde, Garikoitz Artolak Small Punch Testing (SPT) saiakuntza hidrogeno kriokonprimituko tenperaturetan egiteari buruzko ikerlana aurkeztu zuen. Bertan, tenperatura baxuko saiakuntzak egiteko erabiltzen diren gas likidotuen kontsumoa arrazionalizatu daitekeela jakinarazi zuen, “besteak beste, andelak, hodiak edo balbulak fabrikatzeko erabiltzen diren materialen propietate mekanikoak ikertzeko”, saiakuntzako tresneriaren masaren murrizketa eta SPT saiakuntzak eskaintzen duen miniaturizazioaren aprobetxamendua konbinatuz. Beste gako batzuen artean, AZTERLANeko ikertzaileak elementu finituen metodoa (FEM) aplikatzea nabarmendu zuen, SPT koefizienteak baliabideen kontsumo askoz handiagoarekin doitzeko trakziorik egin behar ez izateko tresna gisa.

Garikoitz Artola presenta su investigación

Garikoitz Artola doktorea bere aurkezpeneko momentu batean

Beste eragile batzuek aurkeztutako lanen bidez parte hartzea

Hala ere, bi aurkezpen horiek ez ziren izan AZTERLANeko taldearen parte hartzea izan zuten bakarrak eta beste eragile batzuek aurkeztutako azterlanetan ere parte hartu du:

➡️ “𝗔 𝗰𝗼𝗺𝗽𝗮𝗿𝗮𝘁𝗶𝘃𝗲 𝘀𝘁𝘂𝗱𝘆 𝗼𝗳 𝗵𝘆𝗱𝗿𝗼𝗴𝗲𝗻 𝘁𝗿𝗮𝗽𝗽𝗶𝗻𝗴 𝗸𝗶𝗻𝗲𝘁𝗶𝗰𝘀 𝗮𝗻𝗱 𝗲𝗺𝗯𝗿𝗶𝘁𝘁𝗹𝗲𝗺𝗲𝗻𝘁 𝘀𝘂𝘀𝗰𝗲𝗽𝘁𝗶𝗯𝗶𝗹𝗶𝘁𝘆 𝗼𝗳 𝗮𝗱𝗱𝗶𝘁𝗶𝘃𝗲𝗹𝘆 𝗺𝗮𝗻𝘂𝗳𝗮𝗰𝘁𝘂𝗿𝗲𝗱 𝗮𝗻𝗱 𝘄𝗿𝗼𝘂𝗴𝗵𝘁 𝟯𝟭𝟲𝗟 𝗮𝘂𝘀𝘁𝗲𝗻𝗶𝘁𝗶𝗰 𝘀𝘁𝗮𝗶𝗻𝗹𝗲𝘀𝘀 𝘀𝘁𝗲𝗲𝗹: 𝗶𝗻𝗳𝗹𝘂𝗲𝗻𝗰𝗲 𝗼𝗳 𝗽𝗼𝘀𝘁-𝗽𝗿𝗼𝗰𝗲𝘀𝘀𝗶𝗻𝗴”, Oviedoko Unibertsitatearekin batera egindako lana eta Luis Borja Peralek aurkeztua.
➡️ “𝗠𝗼𝗱𝗶𝗳𝗶𝗰𝗮𝗰𝗶ó𝗻 𝘀𝘂𝗽𝗲𝗿𝗳𝗶𝗰𝗶𝗮𝗹 𝗺𝗲𝗱𝗶𝗮𝗻𝘁𝗲 𝘁𝗿𝗮𝘁𝗮𝗺𝗶𝗲𝗻𝘁𝗼𝘀 𝗱𝗲 𝘀𝗵𝗼𝘁 𝗽𝗲𝗲𝗻𝗶𝗻𝗴 𝗽𝗮𝗿𝗮 𝗺𝗲𝗷𝗼𝗿𝗮𝗿 𝗹𝗮 𝗿𝗲𝘀𝗶𝘀𝘁𝗲𝗻𝗰𝗶𝗮 𝗮 𝗹𝗮 𝗳𝗿𝗮𝗴𝗶𝗹𝗶𝘇𝗮𝗰𝗶ó𝗻 𝗽𝗼𝗿 𝗵𝗶𝗱𝗿ó𝗴𝗲𝗻𝗼 𝗱𝗲 𝘂𝗻 𝗮𝗰𝗲𝗿𝗼 𝗫𝟲𝟬” Oviedoko Unibertsitatearekin batera egindako ikerlana eta Marcos Buenok aurekztua.

Azkenik, ekitaldiak NEXTsteel proiektuaren baitan garatutako lana ere hartu zuen. Kasu honetan, Francisca García Caballero CENIM-CSIC erakundeko ikertzaileak aurkeztu zuen lan hau. AZTERLANek NEXTsteel (CPP2021-008415) proiektuan parte hartzen du zeina PYRSA (ITM SpA italtraktorea) duen arduradun gisa eta MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta Europar Batasunaren (NextGenerationEU/PRTR) finantzazioa duen.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy.

Nola lagun diezazukegu?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.