• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors

Neurrira egindako L-DED erreminta altzairu baten atomizazio ultrasonikoa eta aplikazioa

Lan honen helburu nagusia da neurrira egindako L-DED hautsak fabrikatzea eta probatzea laser bidez konformazio lanabesen zona zehatzetan aplikatuta hauen higadurarekiko erresistentzia hobetzeko. Erreminta-altzairuen higadurak kezka handia eragiten du konformazio-teknologien alorrean, izan ere, trokelen mantentenimendu kostuak eta tentsio tribologiko larriek eraginda akatsa duten osagarri kopurua (osagai mota horien tolerantzia-muga zorrotzengatik) kontrolpean mantendu beharreko alorrak dira. Helburu honetarako materialak hautatzeko, hau da, higadurarekiko erresistentzia duten materialak, gogortasuna erabili ohi da hautaketa-kriterio modura. Hala ere, trokelak gogortasun handiko erreminta-altzairuz fabrikatzeak kostu handia suposatzen du. Hori dela eta, Laser Direct Energy Deposition (L-DED) fabrikazio teknologiak indarra hartzen du eta badirudi soluzio potentziala dela erreminta-altzairu arrunt batean fabrikatutako substratu baten gainalean aplikatzeko.

Helburu nagusia da neurrira egindako metal-hautsa garatzea L-DED bidez gogortasun handia sortuta karburo gogor desberdinen sorrerarekin. Konposizio kimiko zehatza lortzeko metala 50 kg-ko labe pilotuan urtu zen, hainbat kuina galdatzeko eta 8 mm-ko barrak mekanizatzeko. Cr edukia ~ %5,5 wt izan zen, eta karburo sustatzaile diren beste elementu batzuen batura, X edukia ~ %5 wt. Barra horiek 3D Lab Sp. z o. ATO Lab+ hautsak ultrasoinu bidez atomizatzeko ekipoan atomizatu ziren 35 kHz modulua erabiliz. Oso hauts esferikoa, teknika honen bitartez fabrikatutako hautsetan ohikoa dena, lortu zen (ikus 1. irudia) D10 = 42 μm, D50 = 51 μm eta D90 = 62 μm izanik. 1. taulan ikus daitekeenez, ICP-OES eta LECO bidez aztertutako barra-konposizio kimikoarekin alderatuta, Mn galera esanguratsua gertatu zen (~ %78), eta gainerako elementuak aberastu egin ziren. Hauts hau MESHINDek gehitu zuen L-DED Trumpf TruLaserCell 3000 ekipoa erabiliz, geruza bakarratuko lagin karratu batean, zeinak 1,5-2,1 mm-ko lodiera eta substratuarekin lotura metalurgiko egokia zituen (2. irudia). Poro gutxi ikusi ziren estalduran, eta handiena 0,2 mm-koa izan zen. Beroak kaltetutako eremua (HAZ) txikia izan zen 0,5-1,2 mm arteko lodierarekin. Gainera, diluzio tasa txikia izan zen, hautsaren konposizioarekin alderatuta, estalduraren konposizio kimikoa apur bat aberastu zen Mn-rekin (ikus 1. taula), ordea, C murriztu egin zen 1.2344 altzairuarekin gertatutako diluzioaren ondorioz. Mikroegituraren analisian hainbat karburo konplexu ikusi ziren, eta geruzaren gogortasuna substratua baino 15 HRC altuagoa zela ikusi zen.

Beraz, ondorio nagusi gisa, frogatuta geratu da proposatutako metodologia baliagarria dela cladding-a duen trokela fabrikatzeko, baina beharrezkoa da gehituko den hautsa fabrikatzeko barra-egiteko prozesuan Mn edukia handitzea, atomizazio-prozesuan disolbatutako elementu honen kopurua konpentsatzeko eta, horrela, estalduran nahi den edukia eta konposizio kimikoa lortzeko. Gehigarriaren gogortasuna 54 HRCkoa da eta prozesamendu osteko tratamendurik gabe erabil daiteke.

Autoreak:

Oier Barrenetxea, Unai Garate (MESHIND, Metal Stamping Hot Industry), I. Shubin (3D Lab Sp. z o. o.), Ana Isabel Fernández-Calvo.

Keyword-ak:

Trokelatzeko erreminta, hauts metalikoak atomizatzea, manganesoa desegitea, laser-estaldura, gainazalak sendotzea.

Atzera

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?