Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna urtero ospatzen da mundu osoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria salatzeko eta indarkeria hori desagerrarazteko politikak eta jarduerak eskatzeko. AZTERLANek bat egiten du eskaera horrekin, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko gizarte baten alde lan egiteko konpromisoarekin, eta arazo horren aurrean ikusarazten eta sentsibilizatzen laguntzeko konpromisoarekin.
Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta EUDELek bultzatutako 2026ko azaroaren 25eko kanpainaren leloa “Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du” da, eta kanpainaren helburua herritarrak indarkeria matxistaren edozein adierazpenen aurrean, betetzen duten lekuari buruz hausnartzea da. Kanpainak beste urrats bat eman nahi du indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan komunitatea sortzeko helburuan, eta jarrera aktibo bat sustatzen du indarkeriarik gabeko gizartea egiten laguntzeko. Erakutsi nahi du indarkeria matxistaren aurrean ez dagoela leku neutralik, eta pertsona bakoitzak aukeratzen duen lekuak dena alda dezakeela.