• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors

Saiakuntza Ez-Suntsitzaileek akatsen benetako neurriak eskaintzen dituzte?

AZTERLANen Saiakuntza Ez-Suntsitzaileen sailean jaso ohi dugun ohiko galdera da ea SES konbentzionalek barneko zein kanpoko akatsen benetako neurriak ematen dituzten.

Zalantza horren erantzuna ezezkoa da: metodo ez-suntsitzaile konbentzionalen bidez ezin ditugu ezagutu akatsen benetako neurriak. Aitzitik, piezen etenek eragindako indikazioak dimentsionatzea baino ez dute ahalbidetzen.

Jarraian, saiakuntza ez-suntsitzaileko metodo nagusiak eta horietako bakoitzak eskaintzen dizkigun neurketen ezaugarriak errepasatuko ditugu:

  • Likido sarkorren bidezko saiakuntzetan: neurketa aplikatutako prozeduraren, produktuen eta piezaren mende dauden “orbanen” tamainari dagokio.
  • Partikula magnetikoekin egindako saiakuntzetan: neurketak akats motaren, produktuaren sentikortasunaren eta aplikatutako korronte motaren arabera zehaztuko dira. Hau da, kasu horietan ez dira berdin neurtuko bereizketa edo pitzadura bat, adibidez.
  • Ultrasoinuen bidezko saiakuntzetan: indikazioak erreferentziazko atalase jakin baten arabera neurtzen dira. Kasu honetan ere gertatzen da inklusioak eta hutsuneak desberdinak direla. Bi elementuen inpedantzia desberdinagatik eta islapen-koefiziente desberdinagatik gertatzen da hori.
  • X izpien bidezko saiakuntzetan: Alde batetik, erradiografiek akats bolumetriko baten 2Dn proiektatutako eremuak erakusten dituzte. Bestalde, ordenagailu bidezko tomografia axialak mugatu egiten ditu gris-tonuetan %20ko aldea duten etenak alboko eremuarekiko.

Ondorio gisa:

Saiakuntza ez-suntsitzaileakon modalitate bakoitzaren berezko ezaugarri horiei guztiei saiakuntza egiteko ingurumen-baldintzak eta piezen azaleko egoera gehitzen bazaizkie, erraz uler daiteke akatsen benetako tamaina eta neurketak ez dela kontzeptu bera.

Carmelo Santamarina
Carmelo Santamarina

Entsegu Ez-Suntsitzaileen arduraduna

Erlazionatutako edukiak
Atzera

Contacta con Carmelo.

Jarri kontaktuan Carmelo-rekin.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?