• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Aluminio galdaketa

Alu-Q®

Aluminio-aleazioen metalurgia-kalitatea ebaluatzeko ekipoa.

Ziurtatu auminio likidoaren kalitatea, akatsik gabe fabrikatzeko.

Kalitate bermatuko aluminiozko piezen fabrikazioa

ALU-Q® aluminio likidoaren metalurgia-kalitatea analizatzeko ekipoa da, metalaren kalitatea analizatu eta ebaluatzeko aukera ematen duena, honako saiakuntza hauek aldi berean eginez:

  • Dentsitatearen analisia
  • Oxido edo inklusioen mailaren analisia
  • Analisi termikoa (Thermolan-Al®)

Galdaketan bertan erabil daitekeen ekipo eramangarria da, metala urtzeko eta tratatzeko hainbat sailetan aplikazioa duena.

Analisien emaitzak aurkezteko azkartasunari esker, Alu-Q® erabiltzeak akatsik gabeko fabrikazioa ziurtatzeko beharrezkoak diren ekintza zuzentzaileak inplementatzea ahalbidetzen du.

logo Alu-Q

Abantailak

Saiestu metalaren kalitate txarrak eragindako akatsak

  • Metalurgia-kalitate okerrarekin lotutako akatsak agertzeko arriskua dela-eta, beharrezkoak diren ekintza zuzentzaileak inplementatu.
  • Piezak azken akatsik gabe fabrikatzen direla ziurtatu.

Ekipo trinkoa eta eramangarria

  • Aluminioaren kalitatea ekipo bakar batean ebaluatzeko analisi guztiak.
  • Aluminiozko galdategietan eta galdaketa-oinean egunero erabiltzeko ekipo erresistente eta eramangarri egokia.

Erabilera erraza

  • Display intuitiboa eta erabiltzen erraza erabiltzaile mota eta ezagutza maila desberdina duten pertsonentzako.
  • Saiakuntza parametroen doikuntza erraza.

Flexiblea eta erraza

  • Egin 3 saiakuntza aldi berean.
  • Aurreztu denbora laginak hartzen eta emaitzak lortzen.

Emaitzen interpretazio erraza

  • Datu fidagarriak eta interpretatzen errazak aleazio bakoitzaren, fusio bakoitzaren eta lagin bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko informazioarekin.

Trazabilitatea eta konektibitatea

  • Sistemak lortutako datuak erregistratu eta biltegiratzen ditu, eta kontsultak egiteko eta historiara sartzeko aukera ematen du.
  • Bildutako eta biltegiratutako datuak sistema zentralizatuetara igor daitezke, kalitate eta/edo fabrikazio-prozesuaren hobekuntza globalerako.

Alu-Q® sistemaren ezaugarriak

Laboratorio eramangarria zure produkzioan erabiliko duzun aluminioaren kalitatea ziurtatzeko
Honela funtzionatzen du Alu-Q® sistemak

Funtzionaltasunak

  • Arrago handia
  • Huts-presio maximoa
  • Saiakuntzaren iraupena:12 minutu
  • Arrago txikia
  • Huts-presio handia (80 mbar)
  • Saiakuntzaren iraupena: 4 minutu
  • Alearen tamaina
  • Mg-ren edukia
  • Aldaketa-mailak

Metalaren solidotze-kurba denbora errealean bistaratzea

  • Display SIEMENS Simatic HMI saiakuntzaren ezaugarriak doitzeko eta bere aurrerapena bistaratzeko.
  • Bat-bateko presioa.
  • Dimentsioak: 500 x 550 x 550 mm
  • Pisua: 60 Kg
  • Conexio elektrikoa: 240v-ko hartune elektrikorako kablea
  • Huts-ponpa: olioz lubrifikatutako ponpa
  • Display: SIEMENS simatic HMI 4 “TFT
  • Interfazeak: 3 “K” termopare konektore
  • Plug-in Thermolan-Al ®
  • Bluetooth konektibitatea
  • Ekipamendu gehigarria: Pintzak, Arragoak

Zerbitzu osagarriak

  • Langileei tresnaren erabilerari buruzko prestakuntza ematea.
  • Mantentze-lanetako eta kalibrazioko zerbitzua.
  • Euskarri teknikoa.

Jarri kontaktuan gure lantaldearekin zure galdaketa prozesua hobetu nahi baduzu

Menderatu zure fabrikazio prozesua

Team

Etorkizuneko Galda eraikitzen

“Etorkizuneko Fundizioa konektatutako prozesuak dituena da, enpresa barruan sortzen den ezagutza aprobetxatzen duena eta fabrikazioan eta merkatuan duen esperientziatik ikasten jarraitzeko gai dena.

Ezagutza metalurgiko sakon baten eskutik, 4.0 industria, datuak kudeatzeko sistema aurreratuak eta machine learning-a osagarriak fabrikatzeko modua eraldatzeko etorri dira”.

Susana Méndez, PhD
Galda Teknologien zuzendaria

Aitor Loizaga. Materiales Férreos

Aitor Loizaga
Burdin-galdaketa teknologiak

Asier Bakedano, PhD

Asier Bakedano, PhD
Matrial Arinak

Dr. Javier Nieves

Javier Nieves, PhD
Fabrikazio Teknologia Adimendunak

Atzera

Contacta con Ibon

Jarri kontaktuan Ibon-ekin.

Contacta con Susana.

Contacta con Asier.

Contacta con Argoitz.

Jarri kontaktuan Susanarekin.

Jarri kontaktuan Asierrekin.

Jarri kontaktuan Argoitzekin.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?