• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Fabrikazio-teknologien hibridazioa, osagaien garapen malguagoa eta eraginkorragoa lortzeko

ReIMAGIN proiektuaren lantaldeak fabrikazio teknologien hibridazioa landuko du automobilgintza, hegazkingintza, aeronautika, energia eta makina erreminta bezalako eskakizun handiko sektoreentzako.

Fabrikazio-teknologien eta diseinu-tresnen bilakaerak material berriak aplikatzea ahalbidetzen du konplexutasun eta sofistikazio handiagoko osagaien garapenerako, material-anitzeko eta funtzio-anitzeko diseinu- eta fabrikazio- praktika berrien garapena bultzatuz.

Ohiko fabrikazio-prozesuak (galdaketa, forjaketa, estanpazioa, HIP eta horiek lotzeko modu desberdinak) oso konplexuak diren arren, osagai metalikoak fabrikatzeko asko erabiltzen dira oraindik ere. Prozesu horiei fabrikazio gehigarria gehitu zaie, gero eta pisu handiagoa duena, eskaintzen dituen abantailak direla eta, hala nola, diseinu arinduak, produktuen pertsonalizazioa, konponketa edo funtzionalitate berriak gehitzea.

Aurreko ikerketa-esperientzietan izandako lankidetza arrakastatsuari jarraituz, ReIMAGIN proiektuko lantaldeak fabrikazio-teknologien hibridazio-lanetan sakontzen jarraituko du, horietako bakoitzaren abantailak aprobetxatuz, fabrikazio gehigarriak eskaintzen dituenekin batera. Horren bidez, hainbat lan-ildo estrategiko landuko dituzte, hala nola pisua arintzea, eroankortasun elektrikoa hobetzea, bero-eroankortasuna hobetzea, korrosioarekiko erresistentzia, inpaktuarekiko erresistentzia edo higadurarekiko erresistentzia, besteak beste, automobilgintza, aeronautika, energia eta makina-erreminta sektoreetarako.

Ana Fernández doktoreak, AZTERLANeko ikertzaileak, adierazi duen bezala, IMAGINE proiektuaren baitan lortu genuen frogatzea posible dela bi teknologia desberdinen hibridaziotik abiatuta material bakarreko osagaiak fabrikatzea, teknologia desberdinekin fabrikatutako atalen arteko lotura-puntuak osagaiaren puntu ahul edo kritiko izan gabe. Ikusi ahal izan genuen baita, teknologia horien hibridazioaren bidez propietate metalurgiko berberak lortzeko gai ginela teknologia desberdinen bidez osatutako bi segmentuetan. Beraz, asmo handiko lan-proposamen berri honen ikerketa-agenda definitzerakoan, oinarri oso sendo batetik abiatu gara, eta horren gainean eraikitzen eta berritzen jarraituko dugu”.

Horrela, lantaldeak lortu nahi dituen helburu berrien artean nabarmentzen dira: ad-hoc konposizio kimikoa duten material berriak diseinatzea hauts atomizatu gisa, teknologia gehigarrien bidezko osagai multimaterialak garatzea (LMD, EHLA), material “berezien” soldadura-prozesuak optimizatzea (FSW, WAAM, solid bonding), edo teknologia hibridatuen bidez fabrikatutako piezetarako tratamendu termikoak garatzea.

Gainera, ReIMAGINek erronka berriak integratu nahi ditu, hala nola digitalizazioa eta prozesuen iraunkortasuna. “Alde batetik, digitalizazioa areagotu nahi dugu portaera funtzionala simulatzeko edo materialen mikroegiturak iragartzeko eredu berrietan oinarrituta garatutako prozesu hibridoetan. Aldi berean, produktuaren balio-gehitua, birziklapena eta ingurumen-inpaktua errazteko jarduera zehatzak garatzen ere lan egingo dugu, bai eta prozesuaren energia-eraginkortasuna hobetzean ere”.

ReIMAGIN proiektuaren partzuergoa 8 bazkidek osatzen dute: BRTAko kide diren AZTERLAN, CEIT, LORTEK eta TEKNIKER teknologia-zentroek, UPV/EHU eta MU unibertsitateek; eta FCIE eta EIPC enpresa-B+G unitateek. Erakunde hauek guztiek EAEko fabrikazio aurreratuaren esparruan gaitasun osagarriak eta erreferenteak dituzte metalak eraldatzeko prozesuetan eta produktuetan. ReIMAGIN proiektua Eusko Jaurlaritzaren Elkartek programak diruz-lagundutakoa da.

 

Componente desarrollado mediante tecnologías hibridadas.

Material bakarreko osagarria IMAGINE proiektuaren baitan hibridatutako bi teknologiekin fabrikatua (HidroSolidifikazioa + Fabrikazio gehigarria).

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?