Metalurgia Ikerketa Zentroa

Materialen Tratamendu Kriogenikoa

innovación innovación innovación

Tenperatura zeharo baxuak materialeen etekinean duen eragina aztertzeaz gain, IK4-AZTERLANeko tratamendu kriogenikoen sailak zerbitzua ematen die euren tresna eta erraminten etekina handiagotu edo euren produktuen ezaugarriak hobetu nahi dituzten enpresei. Etapa anitzeko tratamendu kriogenikoak hainbat material eta aplikazio desberdinetan erabilgarria dira.

Tratamendu hauek egiteko IK4-AZTERLANek bi prozesadore kriogeniko dauzka, hauetako bakoitzen, 600 Kg material tratatu daitezkelarik karga bakoitzeko. Prozesadore bakoitzaren barne dimentsio erabilgarriak ondorengoak dira (L x Z x A):

    1250 x 750 x 600 mm
    2130 x 500 x 600 mm

Hala ere, kapazitate hauek ez dute zertan muga bat izan behar, IK4-AZTERLANen tratamendu kriogenikoetarako ekipoak diseinatu eta fabrikatzeko gaitasuna daukagu, bezero bakoitzak izan ditzaken premia espezifikoetara egokiturik. Beharrezkoa izan ezkero, IK4-AZTERLAN neurrira egindako konponbideak proposatzeko gai da. Hauek, aplikazio jakin baterako prozesadore espezifikoen diseinua edota erabiltzailearen fabrikan bertan ekipoen instalazioa izan daitezkelarik.

Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko zuen kasu edota premiak planteatzeko. Etapa anitzeko tratamendu kriogenikoa bilatzen zabiltzaten irtenbidea izan daiteke zuen kostuak murrizteko edota zuen produktuen etekina handiagotzeko.

Tratamendu kriogenikoen inguruko informazioa gehiagorako hurrengo link-a bisitatu: cryo.azterlan.es

Harremanetarako

Jose María Murua
Teknologia Zerbitzuen Zuzendaria

José Antonio Goñi
Egitura Karacterizazioen Saileko Koordinatzailea

Carmelo Santamarina
Entsegu Ez Suntsitzaileen Saileko Koordinatzailea

David López
Entsegu Kimikoen Saileko Koordinatzailea

David Sebastian
Korrosio eta Babes Saileko Koordinatzailea

Urko Uribe
Entsegu Fisikoen Saileko Koordinatzailea

David Álvarez
Tratamendu Kriogenikoen Saileko Koordinatzailea