Metalurgia Ikerketa Zentroa

Modelatze Zentroa

IK4-AZTERLANeko Modelatze Zentroak transformazio metalikoko prozesuetarako lanabesak eta fabrikazio prozesuen zein osagarrien jokaeraren simulazioak egiten ditu as cast eta errendimendu altuko piezak sortzeko.

IK4-AZTERLANeko gainontzeko ikerketa lerroekin elkarlanean, Modelatze Zentroko lantaldeak osgarriak berresten ditu diseinutik hasi eta piezaren fabrikaziora arte. Horrez gain diseinatutako osagarrien balidaziorako beharrezkoak diren kalkulu estrukturalak egiten ditu.

Lantaldeak berezko simulazio softwarea sortzen du, zeinak bestelako simulazio sistema klasikoek lantzen ez dituzten elementuen inguruko problematikak ebazten dituen, hala nola, gasen emisioa edota kalitate metalurgikoa.