Metalurgia Ikerketa Zentroa

Material Solidoen Konformatze Teknologiak

Laguntza teknologikoa forja, estanpazio eta laminatze industriei

Material Metaliko Solidoen Konformatze ikerketa taldeak alor honetako enpresek aurre egin beharreko erronka nagusiei erantzuten die: forja, estanpazioa (berozko zein hotzezko) eta laminatzea. Lantalde honek berozko deformazio prozesuetan eta muturreko kondizioetan ematen diren operazioetan, konformatze prozesuetarako lanabesen optimizazioan eta estanpazio teknologietan egiten du lan.

Konformatze enpresekin B+G proiektuak honako elkarlan alorretan gauzatzen dira:

  • Forjatutako eta balio gehitu handiko mekanizatutako produktuetarako materialen diseinua
  • Fabrikazio aditiboa: ad-hoc birkarga soluzioak aplikazio berezietarako
  • Zerbitzuan aleazio erregogorren jokaeraren hobekuntza labeetan, konbustio ganbaretan, motoreetan eta turbinetan erabiltzeko
  • Prozesu garapena eta produkzioaren optimizazioa
  • Prozesatu ibilbide termiko optimoen diseinua
  • Forja prozesuen garapena konformatze zaileko materialengan
  • Estanpazio prozesu berriak: aluminioen eta limite elastiko altuko altzairuen erdi-berozko estanpazioa
  • Mehetze arazoak dituzten enbutizio sakonen konponbidea
  • Mozte eta deformazio lanabesen birdiseinu optimizatua
  • Ibilgailuen pisua murrizteko osagarrien birdiseinua
  • Solidotze, hozte eta mekanizazio prozesuen ondoriozko tentsioen eta deformazioen kalkulu estrukturala
  • Osagarrien eta azpi-konjuntu soldatuen zerbitzu bizitza hobetzea nekearen aurrean
  • Nekearen, higiduraren eta hausturen aurren estanpazioko eta forjako lanabesen erresistentzia hobetzea
  • Limite elastiko altuko altzairuen konformatzea
  • 4.0 teknologien eta kontrolerako sistema prediktiboen garapena eta ezarpena
  • Forja, estanpazio eta laminatze planta produktiboen diseinua