Metalurgia Ikerketa Zentroa

Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ingurumenarekiko errespetuz jarduten duen industria garatzeko laguntza 

Jasangarritasuna eta Ingurumena ikerkuntza lerroak soluzio teknologiko aurreratuak eta eko-berritzaileak eskaintzen ditu industriaren eta gizartearen egungo beharrei erantzuteko. Beste ikerketa lerro batzuei laguntza emateaz gain, ikerketa lerro honek enpresei eta udaletxeei laguntzen die beraien ingurumen inpaktua gutxitzen zein baliabideak eta hondakina egokiro kudeatzen. Lan-lerro honen helburua da araudian zehaztutako betebeharrak betetzea eta prozesu/produktu berdeagoak garatzea, era berean, enpresen lehiakortasuna gehituta.

Jasangarritasunaren eta ingurumenaren alorrean enpresekin B+G proiektuak honako elkarlan lerroetan gauzatzen dira:

  • Fabrikazio prozesu eta produktu jasangarriak
  • Hondakinen kudeaketa aurreratua balio gehitu altuko aplikazioetan balioztatuta (ekonomia zirkularra)
  • Hondakinen barne berrerabilera (organikoak zein inorganikoak) bultzatzea efizientzia eta lehengaien erabilera murriztea lortzeko
  • Emisio kaltegarrien gutxitzea eta tratamendu aurreratua
  • Bero hondarren berreskurapena eta prozesuen efizientzia energetikoa
  • Baliabideen kontsumoa optimizatzera eta ingurumen inpaktuak gutxitzera bideratutako ekodiseinua
  • Prozesu eta produktuen ingurumen Bizitza Zikloaren Analisia (LCA), Gizarte Bizitza Zikloaren Analisia (SLCA), Bizitza Ziklo ekonomikoaren Analisia (LCC)
  • Auditoretzak eta ekintza planak ingurumen araudia betetzera eta ekintzak erregulatzera zuzenduta
  • Ingurumen sentsibilizazioa