Metalurgia Ikerketa Zentroa

Burdinazko Marialak

Burdinazko galdaketa enpresei laguntza teknologikoa

Burdinazko materialen ikerketa taldeak burdin-galdaketa enpresei laguntzen die “Etorkizuneko Galda” bilakatzeko prozesuan. Etorkizuneko Galda da prozesu produktibo efizienteak dituen fundizioa, zero akats filosofia duena eta gero eta zorrotzagoak diren merkatuko eskaerei aurre egiteko prest dagoena.

Hori lortzeko kalitate metalurgikoaren, prozesuen eta produktuen optimizazioaren  eta 4.0 industriako teknologien ezarpenarekin (software metalurgikoa, digitalizazioa eta trazabilitatea, kontrolerako sistema prediktiboak) lotutako soluzio teknologiko aurreratuak eskaintzen dizkiogu fundizioari, beti ere, errefusa gutxitzera eta produkzioa hobetzera zuzenduta.

Budin-galdaketa enpresekin B+G proiektuak honako elkarlan alorretan gauzatzen dira:

  • Materialen eta gainazalen garapena
  • Produktu diseinua
  • Galdaketa prozesuen auditoretzak
  • Prozesu garapena eta produkzioaren optimizazioa
  • Rapid prototyping. Galdaketa planta pilotua
  • Efizientzia energetikoaren hobekuntza galdaketa prozesuetan
  • Emisioen kontrola eta hondakin industrialen kudeaketa aurreratua
  • 4.0 teknologien eta kontrolerako sistema prediktiboen garapena eta ezarpena
  • Smart Casting® teknologien ezarpena
  • Mekanizazio arazoen konponbidea
  • Galdaketa eta mekanizazio planta produktiboen diseinua