Metalurgia Ikerketa Zentroa

Bestelako Material eta Prozesuak

Osagarri metalikoei egiten zaizkien eskakizun funtzional gero eta zorrotzagoak direla eta beharrezkoa da aplikazio bakoitzarentzako erantzun pertsonalizatuak eta espezifikoak sortzera bideratutako oinarrizko ikerkuntza egitea.

IK4-AZTERLANek soluzio disruptiboak eskaintzen dituzten aleazio eta prozesu berritzaileak sortzen lan egiten du ondoren industriara bideratzeko. Ikerketa lerro honek TRL (Technology Readiness Level) mailarik oinarrizkoenetik demostrazio mailara doazen ikerkuntza proiektuak lantzen ditu.

Ikerkuntza lerro honen baitan lantzen diren B+G proiektuak honako lan esparruetan kokatzen dira:

  • Ez-ohiko aleazioen prozesuen kontrolerako teknologia berrien garapena eta integrazioa (analisi termikoa, pirometria)
  • Ez-ohiko aleazioen eraldatze mikroestrukturalerako teknologia berriak (inokulazioa, hozte kontrolatuko teknikak)
  • Materialen diseinua, modelatze sistema termodinamikoetan eta termo-zinetikoetan oinarrituta
  • Super-aleazioen garapena edo eraldaketa propietate aurreratuak lortzeko (soldagarritasuna, korrosioaren aurreko erresistentzia, propietate mekanikoak eta mekanizagarritasuna)
  • Entropia altuko aleazioen eta konposite metalikoen garapena
  • Fabrikazio industrialeko prozesuetan hutsunezko teknologien doitzea eta barneratzea
  • Soluzio aurreratuak arezko moldeen eta arren fabrikaziorako (fabrikazio aditiboa, uretan disolbatzen diren moldeak eta arrak)
  • Laguntza teknikoa hoztearen diseinuak edota tratamendu termikoak burutzeko teknologia berriak ezartzeko eta erabiltzeko (solidotze direkzionala, tenple dilatometria)
  • Neurrira egindako aleazio berezien lingoteen sorrera ondorengo fabrikazio prozesuetan erabiltzeko (argizari galdua, hauts-metalurgia, MIM)
  • Saiakuntza suntsitzaile eta ez-suntsitzaile aurreratuak azken produktuei