Metalurgia Ikerketa Zentroa

Aluminioa eta Material Arinak

Laguntza teknologikoa aluminiozko galdaketa enpresei

IK4-AZTERLANeko Aluminio eta Material Metaliko Arinen ikerketa taldeak  aluminio galdeketa enpresek aurre egin beharreko erronka nagusiei erantzuna eskaintzen die: Gravity Die Casting (GDC), Low Pressure Die Casting (LPDC), High Pressure Die Casting (HPDC, injekzio galdaketa), Vacuum Die Pressure Die Casting (VHPDC).

Aleazio arinagoak lortzea kostu konpetitiboan eta kalitate estandar altuenak betetzen dituztela ziurtatuta, aluminio galdaketa prozesuen efizientzia energetikoa eta produktibitatea hobetzea, 4.0 industriako teknologiak edota errefusa gutxitzera zein produkzioa hobetzera bideratutako bestelako teknologia aurreratuak ezartzea dira, besteak beste, ikerketa talde honek enpresei eskaintzen dien laguntzaren zenbait alor.

Aluminiozko galdaketa enpresekin B+G proiektuak honako elkarlan alorretan gauzatzen dira:

  • Aleazio berritzaileen garapena
  • Galdaketa prozesuen auditoretzak. Lehiakortasunaren hobekuntza (errefusa, ziklo denborak…)
  • Produktuen zein lanabesen garapena. Proiektuen industrializazioa
  • Metalaren eta honen murrizketen tratamenduen optimizazioa
  • Rapid prototyping. Galdaketa planta pilotua
  • Teknologia aurreratuen ezarpena
  • 4.0 teknologien eta kontrolerako sistema prediktiboen garapena eta ezarpena
  • Aluminio galdaketa planta produktiboen diseinua
  • Efizientzia energetikoaren hobekuntza galdaketa prozesuetan