Metalurgia Ikerketa Zentroa

Adimen Artifiziala eta Soluzio Teknologiko Aurreratuak

4.0 industria eta kontrolerako erreminta prediktiboak transformazio metalikoko enpresentzako

Adimen Artifiziala eta Soluzio Teknologiko Aurreratuen ikerketa taldeak prozesuko datuak atzemateko eta kudeatzeko teknologia aurreratuak barneratzen laguntzen die metalurgia enpresei, beti ere, prozesu produktiboen kontrola eta efizientzia hobetzeko helburuarekin.

Zentroak galdaketa, injekzio, forja, estanpazio eta laminatze prozesuen inguruan dituen esperientzia zabalak eta ezagutza sakonak, software garapenerako eta modelaketarako dituen gaitasunekin batera, posible egiten dute industria hauei laguntzea beraien prozesuak hobetzen 4.0 industriaren alorreko teknologien ezarpenaren bitartez.

Adimen Artifiziala eta Soluzio Teknologiko Aurreratuen alorrean enpresekin B+G proiektuak honako elkarlan alorretan gauzatzen dira:

  • Auditoretzak enpresen heldutasun teknologikoa ebaluatzeko eta 4.0 industriarako ibilbide efektiboa egiteko teknologien integrazio proiektuen diseinuak burutzeko
  • Prozesuko datuen digitalizazioa eta trazabilitatea
  • Prozesuko datuen kudeaketa eta bisualizazioa
  • Denbora errealean kontrolerako eredu prediktiboen garapena adimen artifizialean oinarrituta galdaketa, forja, estanpazio eta laminatze prozesuetarako
  • Denbora errealean transformazio metalikoko prozesuen kontrola eta kalitate metalurgikoa hobetzeko software espezifikoa sortzea
  • Thermolan
  • Thermolan-Al
  • Eidocalc
  • Salomon
  • Sentinel
  • PDManager® - Furnace Control
  • PDManager® - Metal & Pouring Process
  • PDManager® - Moulding Machine
  • PDManager® - Process Quality Control
  • DyMetrics