Metalurgia Ikerketa Zentroa

Prozesu Metalurgikoen B+G

Industria metal-mekaniekoen lehiakortasuna hobetuz

IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren oinarrizko misioa da ezagutza sortzea ondoren industriara transferitzeko.

Metalurgian eta eraldaketa metalikoko prozesuetan espezializatutako zentro teknologiakoa den heinean, gure ikerketa lerroak burdin eta altzairu galdaketa, injekzio bidezko galdaketa, forja, estanpazioa eta laminatze industrien zein hauen bezero sektoreen erronkekin lerrokatuta aurkitzen dira.

IK4-AZTERLANek oinarrizko ikerkuntzako zein ikerkuntza aplikatuko gaitasunak eskaintzen ditu, baita enpresei teknologia transferentzia ere finantzazio  publikoko zein pribatuko B+G proiektuen bidez, beti ere, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Hobekuntza konpetitiboko beharren identifikazioa, enpresetako teknikariekin batera disziplina anitzeko lantaldeak sortzea eta hobekuntza konpetitibo hori posible egiten duen garapen teknologikoan hurbiltasuna dira gure egungo proiektuak bideratzen dituzten ardatz nagusiak.  

Gure ikerketa taldeek espezializazio maila altua dute honako alor hauetan:

  • Aleazio eta material metaliko berrien garapena
  • Prozesu industrialen efizientzia hobetzea
  • Produktuen optimizazioa
  • 4.0 industriako teknologia aurreratuen garapena eta ezarpena
  • Ingurumen inpaktuak gutxitzera bideratutako eko-berrikuntza
  • Bestelako material eta prozesuak (nekearen aurreko jokaera, korrosioaren aurreko jokaera, gainazalen optimizazioa…)
  • Burdinazko materialak
  • Aluminioa eta material metaliko arinak
  • Egoera solidoan eraldatze teknologiak: forja, estanpazioa, laminatzea
  • Adimen artifiziala eta Soluzio teknologiko aurreratuak
  • Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Korrosioa eta material metalikoen babesa
  • Bestelako material eta prozesuak
Harremanetarako

Ramón Suarez
Director de I+D de Procesos Metalúrgicos

Susana Méndez
Coordinadora de I+D y Procesos Metalúrgicos

Aitor Loizaga
Línea de investigacion Materiales Férreos

Asier Bakedano
Línea de investigación Aluminio y Materiales Ligeros

Garikoitz Artola
Línea de investigación Tecnologías de Conformado

Lucía Unamunzaga
Línea de investigación Sostenibilidad y Medio Ambiente

Argoitz Zabala
Línea de investigación Inteligencia Artificial y Soluciones Tecnológicas Avanzadas

Enara Mardaras
Línea de investigación Corrosión y Protección de Materiales

Jose Manuel Gutiérrez
Centro de Modelización

Fernando Santos
Proyectos Institucionales