Jardunaldi teknikoak, Sinposioak eta Biltzarrak
AZTERLAN-ek ikastaro eta lan marko teknikoen abiaraztea bultzatu eta kordinatzen du. Guzti honen helburua, material metalikoen transformazio teknologia desberdinetan eman diren aurrerapausu esperientziak elkartrukatzea da.
Era berean, AZTERLAN-eko ikertzaile eta adituek nazioarte mailan ospea duten ekitaldi eta foroetan partehartze nabarmena dute.
Arreta berezia merezi dute, Munduko Fundizio Biltzarretan saria jaso duten ikerkuntza lanek:
2008. urtean Chenain (India) ospatu zen 68. Munduko Fundizio Biltzarrean “Best Technical Paper Awrad” saria, “ron castings: advanced prediction tools, foundry process control and knowledge management” lanarengatik.
2012. urtean Monterrey-n (Mexiko) ospatu zen 70. Munduko Fundizio Biltzarrean “Best Technical Paper Award” saria, “Optimization of chemical bonded sand moulds for big size cast components: Reduction of manufacturing costs“ lanarengatik.
Enpresei bideratutako prestakuntza espezifikoa
Enpresen beharrizanen arabera diseinatutako, material, prozesu eta transformazio teknologien inguruko ikastaroak.
Fundizio ikastaro integrala
Fundizioko material eta prozesuen inguruko 1000 orduko ikastaroa graduondokoentzat; 400 ordu praktika, enpresa eta laborategian.
Azken 20 urteetan 300 teknikotik gora trebatu dira bertan, ondoren sektorean sartzeko.
Fundizio ikastaroa “Espezializazioa”
Unibertsitate, zentro teknologiko eta enpresen partaidetzarekin sortutako 6 modulotako ikastaro aurreratua. Fundizio sektorean zein sektore osagarrian eta diseinu ingeniaritzan lan egiten duten teknikariei zuzendua.
Prestakuntza ekintza honen ardatza, fundizio teknologia eta berrikuntza gaiak dira. Nazioarte mailan adituak diren irakasleek ematen dute kurtsoa.
Estanpazio Ikastaro Aurreratua
Ikastaro honen helburua maila goreneko prestakuntza espezializatua eskaintzea da. Egungo estanpazio-sektoreko enpresek dituzten beharrizanei erantzutea bilatzen dugu. Horretarako, estanpazioko balio-kate osoa hartu dugu kontuan.
Formakuntza-ekimen hau 1000 ordukoa da (400 orduko formakuntza teoriko, 400 orduko talde-lana eta 200 orduko praktikak enpresetan). Ikastaroko programa estanpazio sektoreko enpresekin egindako kontrastearen ondorioa da. Ikastaroan estatu mailako zein nazioarteko industriako teknikari eta profesionalek hartuko dute parte.