Metalurgia Ikerketa Zentroa

Entsegu Ez-Suntsitzaileak

end end end

Fabrikazio lote bateko pieza bakoitzak duen barne-kanpoko sanotasuna bermatzeko, entsegu ez-suntsitzaileak dira piezen bolumen erreala miatzen duten bakarrak, zenbait teknikaren konbinaketaz egoeraren informazio oso zehatza emanez.

Entsegu ez-suntsigarriek IK4-AZTERLANeko lan talde desberdinetara egiten duten ekarpenari esker piezak fabrikatzeko aurrerabidean edo hutsegiteen analisirako ikerketa bideetan hobekuntzak egin daitezke; Horretaz gain merkatuak eskaintzen dizkigun entsegu, ekipamendu eta teknologia berriak ezarriz kontrolak optimizatzea posible da.

IK4-AZTERLANen honako entsegu ez-suntsigarriak egiten dira, besteak beste:

1. Ultrasoinuen entsegua (in situ egiten dira entseguak).

  • Ultrasoinuen ikuskapena eta ukipen teknika aerosorgailuen fundizio esferoidalezko osagaien fabrikazio kontrolerako.
  • “Time of flight diffraction” (TOFD) teknika, topekako soldaduretan barne akatsak aurkitu eta neurtzeko.
  • Soldatutako junturen ikuskapenerako ukipen bidezko ultrasoinu entseguak.
  • Trenbideen osagaien kontrola ultrasoinu ikuskapen eta ukipen tekniken bidez.
  • Material forjatu, ijeztu,edota altzairu moldeatuen gaineko entseguak.
  • Ultrasoinu entseguen prozeduren elaborazioa, 3. mailarekin sinatuta.

2. Partikula magnetikoen entseguak.

  • Pieza forjatuetan eta finkatzeko elementuetan pitzadurak atzematea.
  • Akatsak atzematea, fundizio esferoidalezko piezetan.
  • Hainbat sektoretarako piezen kontrola (eolikoa, trenbidea, erremintak, automozioa).
  • Partikula magnetikoen entsegu prozeduren elaborazioa, 3. mailarekin sinatuta.

3. RX erradiografia industrial eta tomografia entseguak.

  • Automozio sektorerako segurtasun piezen produkziorako kontrola.
  • Laginketa entseguak prozesuen kontrolean, irudiak erregistratuz.
  • Entseguak material plastikoan, aluminioan, altzairuan, burdinurtuan.
  • 2D erradiografiak, 3D berreraikuntzak egitea.
  • Porositate portzentaien kuantifikazioa, eta barne defektuen neurketa eta kokapena.
  • Barne eta kanpo azaleren neurketa dimentsionala.
  • Diseinuaren berreraikuntza alderantzizko ingeniaritzan aplikatzeko.

4. Likido sarkorren entsegua.

  • Juntura soldatuen gainean.
  • Aluminiozko osagaietan.
  • Altzairu herdoilgaitzezko piezetan.
  • Likido sarkorren entseguen prozeduren elaborazioa, 3. mailarekin sinatuta.
  • Likido sakor fluoreszente autoemultsifikagarrien entsegua, in situ zein gure instalakuntzetan.
  • Tomografia industrialeko ekipamendua CT-COMPACT , 450KVkoa.
  • TOFD ekipamendua (Time of Flight Difraction) 128 kanal arteko Phased Array duena, A, B, C eta S-SCAN errepresentazioak dituena.
  • Erradioskopia instalazioa 320KVdun hodi 1, XRD 0822-14HDR Panela, irudien prozesatze eta guzti.
  • Bulkada-oihartzun Ultrasoinu ekipoak, firma komertzial nagusienen A-SCANarekin.
  • B-SCAN errepresentazioa duen Phased Array ekipamendu eramangarria.
  • Partikula magnetikoen ekipamendu finko eta eramangarria: 600 WE bankada unibertsala, korronte alternodun uztarri elektromagnetikoak.
  • Urarekin garbi daitezkeen likido sarkor fluoreszente autoemultsionagarrien murgilketa instalazioa.
Harremanetarako

Jose María Murua
Teknologia Zerbitzuen Zuzendaria

José Antonio Goñi
Egitura Karacterizazioen Saileko Koordinatzailea

Carmelo Santamarina
Entsegu Ez Suntsitzaileen Saileko Koordinatzailea

David López
Entsegu Kimikoen Saileko Koordinatzailea

David Sebastian
Korrosio eta Babes Saileko Koordinatzailea

Urko Uribe
Entsegu Fisikoen Saileko Koordinatzailea

David Álvarez
Tratamendu Kriogenikoen Saileko Koordinatzailea