Metalurgia Ikerketa Zentroa

Entsegu Fisikoak eta Ezaugarri Mekanikoenak

Mecánica Mecánica Mecánica

IK4-AZTERLANeko entsegu fisikoen alorra edozein karakterizazio mekanikoko entseguri erantzuteko prestatuta dago. Horretarako, entsegu arauen betekizunik zorrotzenak betetzen dituen lehen mailako ekipamendua dauka.

Ondorengoak dira alorrean egin daitezkeen entseguak:

1. Trakzio entsegua.

  • Giro-tenperaturan.
  • Tenperatura altuan.
  • Tenperatura baxuan.
  • Abiadura txikian.
  • Ingurune korrosiboan.

2. Konpresio entsegua.

3. Gogortasun entseguak (Rockwell, Brinell, Vickers).

4. Flexio entsegua hiru puntutan.

5. Talka bidezko flexio entsegua (Charpy).

  • Giro-tenperaturan.
  • Tenperatura baxuan.

6. Talka bidezko flexio entsegua erregimen dinamikoan (Charpy instrumentuduna).

  • Giro-tenperaturan.
  • Tenperatura baxuan.

7. Neke entseguak.

  • Materialen S-N kurbak.
  • Osagaien neke-bizitza.
  • Neke korrosioa.

8. Iraunkortasun entseguak KIC hausturan, JIC, pitzadura handitze abiadura eta CTOD.

  • Giro-tenperaturan.
  • Tenperatura baxuan.

9. Estutze-momentuko entseguak.

10. Soldatzaileen eta soldadura prozeduren homologaziorako entseguak.

Ekipamendu nagusienen artean, hauek dauzkagu:

  • servicio técnicoEstutze-momentuko ekipamenduak, 10Nm eta 30.000Nm arteko gaitasuna duten finkapen elementuetarako.
  • Trakzio/konpresio makinak, 200N eta 1500KN arteko gaitasuna dutenak.
  • Bankada artekatudun neke bankua. Honek, hiru eragingailu independente ditu eta bertan izaera dinamikoko entsegu mekaniko multiaxialak egin daitezke (25KN, 25KN eta 50KN).
  • Kamera krioskopikoak Charpy entseguak tenperatura baxuan egiteko (-196°C arte).
  • Neke axialeko makinak, 100KN eta 250KNko ahalmena duenak.
  • Charpy penduluak, talka bidezko flexio entseguak egiteko, ahalmen gehienezkoa 300J izanik (UNE eta ASTM).
  • Inpaktu entseguetarako pendulu instrumentatua, ahalmen gehienezkoa 50J duena.
  • Tenperatura altuan eta baxuan entsegu estatikoak egiteko kamera klimatikoa (-120°C eta +325°C artean).
  • Tenperatura altuan entsegu estatikoak egiteko labea (+100°C eta +1300°C artean).
  • Eskuko Vickers durometroa (0,1÷30Kg).
  • Vickers mikrodurometro automatizatua (0,01÷2kg).
  • Brinell durometroa.
  • Rockwell durometroa.
Harremanetarako

Jose María Murua
Teknologia Zerbitzuen Zuzendaria

José Antonio Goñi
Egitura Karacterizazioen Saileko Koordinatzailea

Carmelo Santamarina
Entsegu Ez Suntsitzaileen Saileko Koordinatzailea

David López
Entsegu Kimikoen Saileko Koordinatzailea

David Sebastian
Korrosio eta Babes Saileko Koordinatzailea

Urko Uribe
Entsegu Fisikoen Saileko Koordinatzailea

David Álvarez
Tratamendu Kriogenikoen Saileko Koordinatzailea