Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 2 de octubre de 2017

Workshop-a: “Galdaketa areen ekonomia zirkularra bultzatzeko iniziatiba berritzaileak”

Lan-saioa IK4-AZTERLAN Metalurgi Ikerketa Zentroaren egoitzan (Durango) egingo da azaroaren 9an.

Datorren azaroaren 9an IK4-AZTERLANek “Iniciativas innovadoras orientadas a impulsar la economía circular de las arenas de fundición” (Galdaketa areen ekonomia zirkularra bultzatzeko iniziatiba berritzaileak) ekitaldia hartuko du bere egoitzan. Lan-saioa LIFE-ECOSANDFILL proiektuaren ekimenen artean kokatzen da, zeina IK4-AZTERLANek koordinatzen duen FUNDICIONES DEL ESTANDA S.A., GAIKER-IK4, ACCIONA CONSTRUCCIÓN S.A. eta ONDARLAN S.L. erakundeen parte hartzearekin.

Jardunaldia galdaketa sektoreari zuzenduta dago eta fundizio areei balioa emateko alternatibak aurkeztuko ditu, baita fundizio sektorearen eta bestelako sektoreen arteko sinbiosia bultzatzen duten iniziatiba eta kasu praktikoak ere. Kasu bakoitzean, aurrerapen esanguratsuenak aztertuko dira, baita ikerketa lerro bakoitzean aurkitutako aukerak eta mugak ere.

Jardunaldiak Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren parte hartzea ere izango du, zeinak galdaketa areentzako EAEko Hondakinen Prebentzio Planak aurreikusitako erronkak aurkeztuko dituen. Horrekin batera, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako Galdatzaileen Asoziazioak (AFV) ere parte hartuko du hondakin honen inguruan dagoen problematika aurkezteko, tokiko mailan zein Europa mailan.

Ekonomia zirkularreko ekitaldi hau doakoa da baina derrigorrezkoa da aurrez izena ematea:

Ekitaldi honekin LIFE ECO-SANDFILL proiektuak EBren LIFE programaren urteurreneko ospakizunetan parte hartzen du, programa honek finantzatutako ekintzen inpaktu potentziala eztabaidatzeko aukera eskainita. Tartean, LIFE ECO-SANDFILL eta LIFE FOUNDRYTILE proiektuen berri izateko aukera izango da. 

Galdaketa areen berreskurapena, fundizio sektorearen erronka

Moldaketa are-hondakinen kudeaketa buruhauste handia da fundizio sektorearentzako, gaur egun, oraindik ere, soluziorik ez duena. 

participantes