Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 10 de diciembre de 2020

Webinar teknikoa: “Beroko estanpazioko teknologiaren berrikuntzaren gakoak”

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak eta Tabira Galda Institutuak antolatu dute ekitaldi tekniko hau, abenduaren 16an egingo dena online formatuan.

Lan saioan aktualitate handiko ezagutza alorrak landuko dira, teknologien zein materialen alorrean nazioarte mailan ezagunak diren espezialista eta ikerlarien parte hartzearen bitartez.

Bilkura tekniko hau doakoa da eta automobilgintza sektoreko enpresetako zein, automobilen diseinuan zein eraikuntzan diharduten erakundeetako, ekipamendu zein oinarrizko materialen hornitzaile diren enpresetako eta zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako teknikariei eta adituei zuzenduta dago. Ekitaldi honen helburu nagusia da ezagutza elkar-banatzeko espazioak sortzea, lehen mailako espezialistekin eta ikerlariekin esperientzia teknikoak partekatuta.

Webinar honek GESTAMP, BATZ S. COOP., ESI GROUP, PRIMA POWER, UPV/EHU eta AZTERLAN erakundeetako nazioarte mailako espezialisten parte hartzea izango du.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago eta izena emateko bidea honako estekan aurkitzen dira: https://bit.ly/3qPeqEH

Goizeko sesioaren programa

10:00h Ongietorria eta jardunaldiaren presentazioa
10:00h Diseinu, merkatu eta teknologia joerak Beroko Estanpazio prozesuetan (Beatriz González, Borja Fernández. GESTAMP)
10:30h Frabrikazio aditiboa Beroko Estanpazioaren alorrean (Aitzol Lamikiz. UPV/EHU)
10:50h Virtual Hot Forming Process Feasibility & Tooling Development - Productivity & Predictive Confidence (Harald Porzner. ESI)
11:10h Galderak eta eztabaida
11:30h Lehenengo saioaren bukaera

Arratsaldeko sesioaren programa

15:00h Beroko estanpaziorako trokelen alorrean garapen berriak Ines Aseguinolaza. BATZ S. COOP.)
15:20h Improvements in laser processing of hot stamped parts* (Luca Bianchini, Marco Pivanti. PRIMA POWER)
15:40h Ikerketa eta Garapen joera nagusiak Beroko estanpazioaren teknologian (Garikoitz Artola, Maider Muro. AZTERLAN)
16:00h Galderak eta eztabaida
16:30h Konklusioak eta jardunaldiaren itxiera

Estampación en caliente programa