AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak eta Tabira Galdaketa Institutuak antolaluta, TRATER DAYren edizio berri honek sektorean erreferente diren enpresetako eta erakundeetako profesionalen parte hartzea izango du.
Tratamendu termikoen sektoreak soluzio oso berritzaileak eskaintzeko erronka garrantzitsuari egin behar dio aurre, aeronautika, ontzigintza eta autogintza bezalako industrietan egiten diren eskakizun altuko piezak fabrikatzeko erbiltzen diren materialen ezaugarriak hobetzea lortu behar baita.
Forum Tekniko honen 5. edizioaren helburua da beste behin ere industria metal mekanikoan jarduten duten enpresen egoera teknologikoa eta lehikortasuna hobetzea. Horretarako, tratamendu termikoen esparruan izan diren azken garapenen eta ikerketatik datozen berrikuntza teknologikoen elementua garrantzitsuak erabiliko dira.
Helburu honekin jardunaldiak erreferente diren enpresetako, hala nola, ADI Treatments Ltd., Nippon Gases, Nordsim, GH Induction, GHI Hornos Industriales eta Metalestalki, eta BRTAko kide diren Azterlan eta Tekniker Zentro Teknologikoetako zein A3TS tratamendu termikoen frantziar elkarteko adituen ekarpen izango ditu.
Tratamendu Termikoen 5. edizioa martxoaren 25ean izango da online formatuan, goiz (10:00h-12:15h) eta arratsaldeko (15:00h-17:15h) bi sesiotan banatuta. Jardunaldirako aurreikusitako programa eta izena emateko bidea esteka honetan aurki daitezke.
TRATER DAY erreferentziazko ekitaldi teknikoa da sektorearentzako baita elkargunea ere alor honetan izandako berrikuntzen berri jakin nahi duten profesionalentzako, tekinikarientzako eta ikerketa taldeentzako ere (tenple teknologiak, gainazal tratamenduak, karakterizazioa, neurketa, estaldurak…), hala nola tratamendu termikoak erabiltzen dituzten sektoreentzako (automobilgintza, haize-energia, tren garraioak, hegazkingintza, galda, besteak beste).