Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 5 de octubre de 2018

50 teknikari inguruk hartu dute parte galdaketa sektorerako ingurumen eta teknologia alorreko erronkei aurre egiteko soluzio aurreratuak partekatzen lan saioan

IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketarako Zentroan egin den bilerak Hüttenes-Albertus Ilarduyako eta zentro teknologikoko profesionales parte hartzea izan du.

Berrikuntza, materialen eta prozesuen alorrean, funtsezkoa da galdaketa industriarentzako. Merkatu globalak eta etengabeko eraldaketan dabilen inguruak ezarritako erronken aurrean, teknologia berritzaileak eta ingurumenraren eta pertsonen osasunaren zaintzarako araudiak betetzeko garapenak barneratzea era bereizian landu ezin dituen bi alor dira.

Oinarrizko premisa honekin, igaro del irailaren 20an IK4-AZTERLAN zentro teknologikoan egin zen galdaketaren alorrean ingurumen eta teknologia erronken inguruko lan saio teknikoa, sektoreko 50 teknikari eta jakitun bildu zituena. Hüttenes-Albertus Ilarduya enpresako eta Metalurgia Ikerketa Zentroko profesioanek eskainitako aurkezpenek osatutako lan-saioaren bitartez, jardunaldiak bi erakundeek elkarrekin eta berauen bezereoen eskutik garatutako soluzioak ezagutzeko aukera eskaini zuen.

Ponentes jornada Huttenes albertus ilarduya

Ekitaldian hizlariak eta antolatzaileak

Ekitaldiko lehen aurkezpena Ion-Alexandru Bacanu doktoreak, Huttenes-Albertus-eko Global Product Management alorreko burua, eskaini zuen. Automobilgintza sektoreak aurkezten dituen erronken bitartez, “behinik behin, ibilgailu elektrikoarekiko trantsizioak eta ibilgailuen pisua gutxitzeko beharrak bideratuta", estalduren, kutxa hotzaren, galdaketa areen, 3D inpresioaren, aglutinatzaileen eta sistema inorganikoen alorrean alemaniar jatorriko enpresak garattako berrikuntzak landu zituen.

Bere aurkezpenean, Bacanu doktoreak baieztatu zuen garapen berriek alderdi teknologikoa eta ingurumen alderdia landu behar dituztela, izan ere, "bi alorrek ezinbestean eragiten diote elkarri eta baten egiten diren ukituek besteari eragiten diote".

Zentzu honetan, Huttenes-Albertusetik aglutinatzaile inorganikoak erakundearen garapen foko esanguratsuenetako bat bezala aurkeztu ziren, egun gorantza doan teknologia bere ingurumen inpaktu txikiagatik.

Aglutinatzaile inorganikoen alorrean sakontzeko, bigarren aurkezpena Christian Lustig doktoreak, Huttenes-Albertuseko Berrikuntza eta Garaoeneko kidea, egin zuen, zeinak sistema hauen ezaugarri nagusiak landu zituen. Lustig doktorearen hitzetan, “oso aurreratua dagoen teknologia da aluminio galdaketan erabiltzeko; hala ere, garapen gehiago behar du burni-galdaketarako, teknologia honek prozesuei eta piezen garapenari dagokienean suposatzen duen ezaugarri kopuru zabala dela eta".

Azken aurkezpena,  Lucía Unamunzagak (IK4-AZTERLANeko Ingurumen eta Jasangarritasun lantaldeko koordinatzailea), eta Alex Zalloetxebarriak (teknikaria Hüttenes-Albertus Ilarduyan) eskaini zuten. Bertan, bi erakundeek elkarrekin landutako formulazio lana azaldu zuten, baita laboratorio eskalan zein eskala semi-industrialean egindako saiakera ere, galdaketa prozesuetan askatzen diren agente kontaminatzaileak gutxitzeko.

Aglomeratzaileetatik askatzen diren agente kontaminatzailerik ohikoenen analisi zehatza egin ostean, alor hau arautzen duten arauen errepasoekin batera, ingurumen baldintzak esanguratsuki hotzen dituzten formulazio estrategiak aurkeztu zituzten, indarrean dagoen ingurumen araudiaren betetzean aurrera egitea ahalbidetzen dutenak.

Christian Lusting Huttenes Albertus

Christian Lustig doktorearen aurezpeneko momentu bat