Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 21 de diciembre de 2020

Sentsore eta monitorizazio-elementuen egokitzapena instalazio metalurgiko industrialetan erabiltzeko REVaMP proiektuaren helburua da metalak berreskuratzeko industriaren eraginkortasun energetikoa eta produktibitatea optimizatzea.

AZTERLAN Zentro Teknologikoak labe birakari bidezko aluminio finketa prozesua hobetzera zuzentzen ditu bere ahaleginak, GHI Hornos Industriales, Inatec eta Refial enpresen eskutik.

Berriki izan da REVaMP proiektu europarraren jarraipena egiteko hirugarren bilera, telematikoki egin dena. Bilera horretan, partzuergoko kideek proiektuari dagozkion alor desberdinetan egindako aurrerapenak bateratu dituzte. Hala, gai-zerrendako puntu nagusietako bat izan da ArcelorMittal Bremen, Sidenor (Basauri), Grupal Art, Refial eta Exide enpresen instalazioetan ezarriko diren sentsore, ekipamendu eta monitorizazio eta kontrol dinamikoko sistemen garapen eta egokitzapen maila aztertzea industria-instalazio metalurgikoen baldintzak kontuan izanda.

Lan bilkuran, Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroak, GHI Hornos Industriales, Inatec eta Refialekin batera parte hartzen duen garapenen aurrerapena ere aurkeztu du, aluminioa labe birakarian fintzeko prozesuaren eraginkortasun energetikoa eta produktibitatea optimizatzeko.

Hondakinetatik eratorritako erregai berria, aluminioaren kalitate metalurgikoaren kontrola eta kontrol-teknologia berritzaileak

Alde batetik, AZTERLANek ibilgailuak zatikatzeko makinaren hondakinetatik eratorritako erregaiaren konbustioaren inguruan egiten ari den azterketaren berri eman zuen. Erregai hau  aluminiozko txatarra aurreberotzeko erabiliko da, labe birakarian kargatu aurretik. Helburu honekin, GHI Hornos Industriales enpresak bero-trukagailu bat sortuko du. Erregaiaren karakterizazioa egiteaz eta atmosfera oxidatzaileetako errekuntza-zinetika aztertzeaz gain, metalurgian espezializatutako Zentro Teknologikoak ingurumenarekin lotutako ezaugarriak ere zainduko ditu, hala nola errekuntza-gasen eta errekuntza-ganberan sortutako hondakin solidoaren konposizioa.

Era berean, AZTERLANek aluminio-aleazioen kalitate metalurgikoa neurtzeko ekipo bat ere sortuko du proiektuaren baitan eta honi dagozkion aurrerapen berri eman zuen bileran; baita algoritmo ebolutiboen bidez irtenbide baikorrak bilatzeko eta hautatzeko emandako urratsen berri ere. AZTERLANeko taldeak, halaber, partzuergoak SaaS soluzio baten bitartez ezarriko duen eredu eta optimizatzaileen banaketa-, interkonexio- eta sarbide-lanen alorrean egindako aurrerakuntzak ere azaldu zuen.

Honela, AZTERLANeko hiru ikerketa-ildo ari dira elkarlanean REVaMP proiektuaren baitan: Ingurumen eta Iraunkortasun ikerketa lerroa, Aluminio eta Material Arinen ikerketa-lerroa eta Adimen Artifiziala eta Soluzio Teknologiko Aurreratuak ikerketa-lerroa. GHI Hornos Industriales, Inatec eta Refial taldeek garatutako aurrerapenak, Refial enpresaren instalazioetan testatuko dira, pilotu eran.

revamp reunion 3

AZTERLANeko ikerketa-taldeak REVaMP proiektuaren barruan egindako aurrerapausoak azaldu zituen modu telematikoan egindako 3. jarraipen-bileran