Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 22 de septiembre de 2017

IK4 Research Alliance-ek "Hondakin-uren tratamendua elikagaien industrian: aukera berriak” jardunaldia antolatu du

Urriaren 19an egingo da Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko Eraikin Zentralean (Zamudio). Elikadura industriako adituek hondakin-uren kudeaketaren eta tratamenduaren alorreko etorkizuneko erronkak landuko dituzte.

Elikadura industriako enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta elikagaien industriako hondakin-uren inguruan azken garapenak eta erronkak ezagutzeko interesa duten bestelako agenteei zuzenduta dago jardunadia.

Helburu honekin, ekitaldiak programa esanguratsua izango du RIBEREBRO eta SUEZ enpresetako, Gaiker-IK4 eta Ceit-IK4 zentro teknologikoetako, Euskadiko elikadura klusterreko eta Aclima klusterreko teknikari eta adituen parte hartzearekin.


aguas alimentación