Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 5 de septiembre de 2013

Osagai Metalikoen korrosio eta babeserako lan taldea sendotu du IK4-AZTERLANek.

Material metalikoen korrosioarekin lotutako erronka berriei erantzunak emateko, Zentro Teknologikoak arlo espezifiko honetan lan talde espezializatua abian jartzea erabaki du.

Joan den maiatzetik, IK4-AZTERLANek osagai metalikoen korrosio eta babesaren ikerketarako departamentu berria eratu du. Sail berri honek, orain dela hamar urte Zentroak ezarritako ikerketa eta jarduerak jarraituko ditu.

Material eta fabrikazio prozesuetan  esperientzia handia duten teknikariek osatzen dute sail berria. Hori de la eta, jakintza anitzeko izaera ematen dio taldeari eta korrosioarekin lotutako erronka teknologikoen ikusmen zabala.

Sailaren helburu nagusia, beharrak identifikatzea eta erantzunak aurkeztea da. Industriaren arazoei erantzuna ematea, sektore desberdineko liderrek bere egonezin teknologikoak enpresekin partekatzea, konponbide aurreratu eta lehiakorrak aurkitzea eta fidagarritasun altua zein erantzun azkarra bezeroei ematea.