Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 24 de noviembre de 2015

Munduko Galdaketa Erakundearen batzarra IK4-Azterlanen

Pasaden Azaroaren 23an, Munduko Galdaketa Erakundearen Gobernu Batzordeak urteroko hirugarren lan bilera ospatu du IK4-Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentruan.

1927 sortu eta gaur egun 30 herrialde kide batzen dituen nazioarteko lan sare bat da WFOa (Munduko Galdaketa Erakundea) eta guztien artean produkzio, kontsumo eta garapen teknologiko maila altuenak aurkezten dituzten herrialdeak nabarmentzen dira. Munduko galdaketa industriarentzako benetako erreferente bat da.

WFOa izaten hari den lan biziaren baitan kokatzen da Gobernu Batzordeko kideen bisita. Galdaketa industriaren garapen teknologikoan aurrera pausuak ematea ahalbidetzeko eta kide diren herrialdeen arteko lankidetza teknikoa hobetzeko, ekimen berriak dinamizatzera bideratutako plan estrategiko berri baten hasiera gauzatzen hari baita aurten Erakundea.

IK4-Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentruak bere konpromesua berresten du nazioarteko lan sare honekin, 2015eko Urtarriletik WFOari eta bere idazkaritza nagusiari laguntza zuzena aurkeztuz.