Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 27 de julio de 2017

LIFE ECO-SANDFILL europar proiektuak osatu ditu galdaketa hondarrak leheneratzeko atariko frogak

IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroak zuzenduta, proiektu honek galdaketako hondar leheneratuak eraikuntzako zein galdaketa prozesuen baitako aplikazio zehatzetan berrerabil daitezkeela frogatu nahi du.

LIFE ECO-SANDFILL europar proiektuaren baitan burututako lanek lehen mugarria igaro dute: galdaketako hondar hondakinak berreskuratzeko atariko frogak gainditzea. Horretarako, atrizio bidezko birsortzaile bat erabili da operazioaren parametro desberdinak doitzea ahalbidetzen duena. Honi esker, leheneratutako hondaren ezaugarriak optimizatzea lortu da. Atariko frogak ONDARLAN, S.L. enpresan ezarritako demostraziorako ekipo baten bitartez burutu dira, FUNDICIONES DEL ESTANDA, S.A enpresako moldeatze kimikoko zein berdeko prozesuetatik eratorritako hondarrekin. Atariko proba hauen emaitzak datozen hilabeteetan galdaketa enpresa honetan ezarriko den prototipoaren diseinua doitzeko erabiliko dira.

Galdaketa-hondarrak berreskuratzearen erronka

Galdaketa-hondarrak hondakin ez-arriskutsu ez-inerte bezala kalifikatuta daude eta kudeatzaile baimenduek soilik manipula ditzakete. Ondorioz, hondarrok balioan jartzeko aukerak murriztu egiten dira. LIFE ECO-SANDFILL proiektuaren bitartez lantaldeak muga hauek gainditu nahi ditu ingurumen inpaktu txikiko eta kalitate sistematizatuko hondar azpi-produktu bat lortzeko leheneratzeko prozesu bat barneratuta. Zehazki, proiektua hondarrok eraikuntza alorrean eta galdaketa sektorean bertan berrerabiltzera zuzenduta dago. LIFE ECO-SANDFILL proiektuko lantaldea IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikoko Zentroak zuzentzen du, FUNDICIONES DEL ESTANDA S.A., ONDARLAN S.L. eta ACCIONA CONSTRUCCIÓN, S.A. enpresen eta GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoaren parte hartzearekin. LIFE ECO-SANDFILL Europar Batasuneko LIFE programak aldi berean finantzatutako iniziatiba da (LIFE15 ENV/ES/000612 Kontratu Zenbakia).

Imagen del prototipo LIFE ECO-SANDFILL

Prototipoa eta emaitza