Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 12 de septiembre de 2018

Jardunaldi teknikoa: “Ingurumen alorreko erronkak eta erronka teknologikoak galdaketa industrian”

Lan-bilkura hau irailaren 20an egingo da HÜTTENES-ALBERTUS ILARDUYA enpresako eta IK4-Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroko espezialisten eskutik. Bertan, galda teknologien inguruko eta sektoreak aurre egin beharreko erronka nagusiei buruzko esperientzia aurreratuak partekatuko dira.

Galdaketa industria bereziki dinamikoa da. Garapen teknologikoa eta berrikuntza gakoak dira bere lehiakortasuna hobetzeko. Merkatu globalean eta eraldaketa digitalak produkzio estrategien eboluzioa bideratzen duelarik, sektoreak paradigma berri honek aurkezten dituen erronkei aurre egin behar die.

Era berean, galdaketa piezak kontsumitzen dituzten sektoreen eskaera maila handiko eskakizun teknikoak eta industriari eragiten dioten ingurumen alorreko araudiek zehaztutako helburuek balio kate osoan zehar berrikuntza maila zabala eskatzen dute.

IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak hartuko du jardunaldi tekniko hau, zeinak enpresako eta zentro teknologikoko adituen aurkezpenek hezur-mamitutako programa interesgarria izango duen erronka hauei berrikuntza teknologikotik eta material aurreratuen ikuspuntutik erantzuteko.

Jardunaldiaren programa eta izena emateko formularioa hemen aurki daitezke.

Jornada desafíos de Fundición