Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 17 de noviembre de 2016

Jardunaldi Teknikoa: “Estrategia eta lehiakortasun ikuspegiak Sektore Metalmekanikoan”

Bilera hau IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroan ospatuko da azaroaren 30ean, 9:30etatik 12:00etara

Sektore metalmekanikoko konpainiak, nazioarteko merkatuen irekieraren eta teknologia berrien aurrerapenen ondorioz, enpresen arteko lehia handia sortu den momentuan aurkitzen dira.

Honek, ezagutza, hornikuntza eta teknologia inbertsioetan finkatuta, sektoreak eraginkortasun eta produktibitatearen alde joka dezala eragin du. Enpresek ere, aurreko garaietan baino arrisku handiagoen aurrean jartzen dira, ingurune aldakor eta aurrez esangarria ez den testuinguruan jarrita.

Ingurune lehiakor honetan, non paradigmaren aldaketaz hitz egiten den, berrikuntza, lankidetza, estrategia edo garapen teknologikoa bezalako ikuspegiak indarrarekin berragertzen dira. Hauek dira gure inguruneko enpresak baliozko proposamen lehiakorragoa lortzearen giltzetako batzuk.

Jardunaldi tekniko honek, arduradun instituzionalen eta bitarteko agenteen presentziarekin aintzat hartzen du, non eremu honetako sektorean, lehiaren perspektiba partekatuko dute. Aldi berean, erreferentziadun lehen mailako enpresen espezialistak, garapenerako esperientzia praktikoak, dibertsifikazioa edo baliozko proposamenaren aldaketak audientziara eramango dituzte. Programa, sektore honetako ikerketa zentro nabariek partekatuko dituzten tendentzien eta estrategia teknologikoen ikusmenarekin osatuko da. 

Informazio gehiago eta izen-ematea:   

https://goo.gl/forms/EImFvOBkVTaxdQcY2