Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 30 de noviembre de 2015

Injekzio Galdaketaren Nazioarteko III Forum Teknikoa

Pasa den Azaroaren 26an injekzio galdaketa teknologiari buruzko nazioarteko jarduera honen edizio berri bat ospatu da. Hainbat teknikari eta enpresen parte-hartzeari esker, lan egitarau nabari bat garatzea lortu delarik.

Lan esparru tekniko honetan, gaur egungo ezagutza aurreratuenak batzen dituzten alorrak jorratu dira eta injekzio galdaketako teknologian, nazioarteko enpresa erreferentzialetako espezialista ezagunek parte-hartu dute bere garapenerako.

Automozioko serie handientzako aluminiozko osagarri oso lehiakorrak sortzea ahalbidetzen duen teknologia bat da injekzio galdaketa, power train eta transmisiorako behinik behin. Teknologia honen garapenak, injektatutako zenbait piezek egitura-osagarri batzuen eskakizunei erantzun bat ematea ahalbidetu du, honela, ibilgailuen xasisean erabili ahal izateko erresistentzia mekanikoa, duktibilitatea, soldabilitatea eta abar, nabarmen hobetzea lortuz.

GEORG FISCHER AUTOMOTIVE, NEMAK Europe, BÜHLER AG, CHEM TREND, ELECTRONICS GmbH konpainietako, nazio eta nazioarteko lehen mailako espezialisten eta IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentruaren parte-hartzea nabarmendu behar da.

Sortutako ezagutza gune ezberdinek eta hizlarien esperientzia maila altuak, praktikaren interes handiarekin eta planteatutako gai batzuen berritasunarekin batera, baita jardunaldian zehar izandako eztabaida tekniko aberasgarriak ere, nazioartean erreferente bat bihurtu den bilera honen arrakastaren gakoak izan dira.

Nazioarteko lan esparru honetan 62 enpresatako 130 teknikarik baino gehiagok hartu dute parte.

                                                                                                                                                        Nazioarteko lan esparru honetan 62 enpresatako 130 teknikarik baino gehiagok hartu dute parte.