Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 24 de mayo de 2019

Industria metal-mekanikoko 70 teknikarik altzairuen metalografiaren inguruko ezagutza sakondu dute IK4-AZTERLANen

“Altzairuen metalografiara sarrera” workshop teknikoa analisi mikroestrukturalean zentratu zen, material hauen transformazio prozesuen kalitate kontrolerako gakoetako bat den heinean.

Igaro den maiatzaren 15ean egin zen IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikoko Zentroaren egoitzan “Altzairuen metalografiara sarrera” workshop teknikoa. Lan jardunaldia altzairuen prestaketa metalografikoa eta ondorengo analisia egitera bideratu zen. Horrez gain, honen mikroestrukturaren transformazioarekin eta eraldaketarekin loturako metalurgia kontzeptuak landu ziren. Ekitaldiak 40 enpresatako 70 teknikari bildu zituen.

LEICA MICROSYSTEMS, NEURTEK eta IK4-AZTERLAN erakundeetako adituen kolaborazioarekin, ekitaldira bertaratutakoek burdinaren oinarrizko metalurgiatik hasi, laginaren prestaketatik igaro eta adituen aldetik mikroskopioaren bitartez ikuskatutako ezaugarri nagusien interpretaziora bitarteko ezagutzak elkarbanatu ziren. Ekitaldiak saio praktikoa ere izan zuen alderdi guztiongan sakontzeko aukera eskaini zuena.

josean goñi, dionís díez, alejando alegría

Jardunaldiko aurkezleak (ezkerritik eskuinera): Alejandro Ruíz de Alegría (NEURTEK), Dionís Díez (LEICA MICROSYSTEMS) eta Jose Antonio Goñi (IK4-AZTERLAN).

Ekitaldiari hasiera eman zion Alejandro Ruiz de Alegria jaunak, NEURTEK enpresako metalografia arduraduna, zeinak laginaren prestaketa zuzena egiteko pausuak eta gakoak azaldu zituen. Neurtekeko adituak mozte, enbutizio, lixatu, leuntze eta eraso metodologia desberdinak azaldu zituen, berauen abantaila eta desabantailekin, metalaren ezaugarrien arabera.

Bere aldetik, Dionis Diez-ek, LEICA MICROSYSTEMS aditua, altzairuen mundura sarrera egin ostea, zeinak egun 3500 egokiro normalizatutako kalitate dituen, metalurgia ikasgai magistrala eskaini zuen. Burdinazko aleazioen jokaera konplexuaren oinarrian dagoen burdina-karbonoa diagramatik hasita, Diezek solidotze erreakzioen eta aleazio eratzaileen formazioa azaldu zuen. Atentzio berezia jarri zuen tenperaturak eta denborak mikroestrukturaren transformazioan duten eraginean, baita ere altzairuen aleazion elementu desberdinengan, zeinak berauen azken ezaugarriengan eragin handia duten.

jardunaldiaren alderdi teorikoari amaiera eman zion Jose Antonio Goñi IK4-AZTERLANeko metalurgia saileko buruak, zeinak bere parte hartzea altzairuen estruktura granularrean zentratu zuen. Grano tamainaren kuantifikazioa eta tamainaren analisia egiteak ezagutza zabala eskatzen du baita medio espezifikoen erabilera ere. Zentzu honetan, IK4-AZTERLANeko espezialistak granoaren eraketan edota honen ezaugarrien eraldaketan eragiten duten faktoreak eta prozesu industrialak azaldu zituen. Ezaugarri honek berebiziko garrantzia dauka materialaren ezaugarriengan: “are eta grano finagoa, erresistentzia altuagoa trakzioaren aurrean, gogortasun handiagoa eta hauskortasun txikiagoa; ordea, grano gero eta sendoagoa, tenplagrarritasun hobea, konformatzeko gaitasuna hobea eta creeparen aurreko erresistentzia hobea”.

josean goñi metalografía

Jose Antonio Goñi, IK4-AZTERLANeko Metalurgia arduraduna, altzairuen metalografiari buruzko aurkezpenean.

Jardunaldiaren bigarren zatian sesio praktiko desberdinak burutu ziren prestaketa eta mikroskopia optikoko ekipoekin. Honela, parte hartzaileek teknologia desberdinak frogatzeko eta frogatzeko aukera izan zuten. Horrez gain, kasu praktiko ezberdinen bitartez, altzairuen analisi metalografikoan sakontzeko aukera izan zen. .