Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 12 de julio de 2019

GIFA 2019n parte hartze positiboa iza du IK4-AZTERLAN zentro teknologikoak

Metalurgia Ikerketa Zentroak Etorkizuneko Galdarentzako azken berrikuntzak aurkeztu ditu galdaketa teknologietan zentratutako nazioarteko eszenatoki esanguratsu honetan.

Ekainaren 25etik 29ra IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroak GIFA 2019 galdaketa teknologien feria entzutetsuan parte hartu du, galdaketa enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako bere gaitasunak eta azken garapen teknologikoak aurkeztu dituen.

“Shaping the Foundry of the Future” (Etorkizuneko Galdari forma ematen) lema azpian, IK4-AZTERLANek “Etorkizuneko Galda” bilakatzeko eskaintza aurkeztu du. Zentro teknologikoaren hitzetan, Etorkizuneko Galda “prozesu produktibo efizienteak dituen galda da, zero akats filosofia duena eta gero eta eskakizun zorrotzagoak dituen eskaerei aurre egiteko prest dagoena”.

Helburu honekin, IK4-AZTERLANek GIFA 2019n aurkeztu ditu ondoko alorretan garatu dituen soluzio teknologikoak: kalitate metalurgikoa, prozesu eta produktuen optimizazioa, 4.0 industriako teknologien garapena eta ezarpena (software metalurgikoa, kontrolerako sistema prediktiboak, digitalizazioa eta trazabilitatea).

Ramón Suárez, IK4-AZTERLANeko B+G zuzendariaren hitzetan, “GIFA 2019n izan dugun parte hartzeak gure ikerketa lerroetan eta galdaketa sektorearentzako dauzkagun etorkizuneko apustuetan berretsi gaitu. Gure standetik igaro dira nazioarteko enpresak, sektore oso desberdinetara zuzenduak eta produkzio gaitasun oso desberdinak dituztenak. Baina guztiek erakutsi dute interes zabala aurkeztu dizkiegun soluzio teknologikoen inguruan. Besteak beste, kontzeptu metalurgiko berrietan oinarritua garatutako berrikuntzak dira, hainbat urtetako ikerketaren ondorio; baita 4.0 soluzioen aplikazioa ere”.

IK4-AZTERLANen proposamen teknologikoa galdaketa enpresen lehiakortasuna hobetzean oinarritzen da eta “horretarako metalurgia eta prozesu ezagutza uztartzen ditugu 4.0 soluzioen aplikazioarekin”.

Gifa 2019

Espezializazio maila altua galdaketa teknologietan

Industriara igorriko den ezagutzaren sorrera da IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren misio oinarrizkoa. Metalurgian eta metalaren transformazio teknologietan espezializatutako zentro teknologiko moduan, bere ikerketa lerroak industria metal-mekanikoen eta hauen bezeroen erronkekin lerrokatuta aurkitzen dira, espezializazio maila altua duelarik galdaketa teknologietan.

IK4-AZTERLANen galdaketa enpresei zuzendutako eskaintza teknologikoa ondoko elkarlan alorretan gauzatzen da gehien bat:

  • Aleazio berrien garapena eta ezaugarrien hobekuntza
  • Galdaketa prozesu industrialen efizientziaren hobekuntza
  • Produktuen optimizazioa
  • Galdaketarako 4.0 soluzioen garapena eta ezarpena. Prozesuen digitalizazioa
  • Ingurumenaren gaineko inpaktuak gutxitzera eta efizientzia energetikoa hobetzera zuzendutako eko-berrikuntza
  • Osagarrien pisua murriztera eta propietateak hobetzera (nekearen zein korrosioaren aurreko jokaera, gainazalen optimizazioa…) zuzendutako estrategiak