Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 27 de octubre de 2021

Finkatze-elementuei aplikatutako metalurgiaren oinarriak

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren eta FEX - Fastening Excellence Centerren arteko lankidetzaren ondorioz, metalurgiaren oinarriei buruzko saio teknikoa egin da, agente horren inguruan biltzen diren lotura-elementuen fabrikazioaren balio-kate osoari zuzendua, ezagutza eremu horren ulermenean eta aplikazioan sakontzeko horrelako lotura-elementuen garapenean.

Lotura-elementuak eta horien aplikazio-teknologiak garatzea eta hobetzea funtsezkoa da prestazio aurreratuagoak dituzten egiturak eta ekipoak sortzen aurrera egiteko, seguruagoak eta iraunkorragoak izan daitezen. Lotura-teknologien artean, lotura hariztatuek eta finkatze-elementuek funtsezko lekua dute. Gainera, jarduera-sektore garrantzitsua da euskal industriarentzat.

Materialen ingeniaritzak eta I+G metalurgikoak horrelako elementuen ezaugarriak hobetzeko eta hauen fabrikazio-prozesua optimizatzeko eman ditzaketen aukerak ezagutarazteko, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak eta FEX - Fastening Excellence Center-ek saio tekniko bat egin dute metalurgiaren oinarrietan zentratuta FEXen inguruan elkarten diren enpresentzako. Lansaioan, finkatze-elementuen fabrikazioaren balio-kateko hainbat arlotako 15 enpresa inguruko 29 profesionalek hartu dute parte.

Garikoitz Artola AZTERLANeko Konformazio Teknologien zuzendariaren hitzetan, "egia bada ere horrelako finkatze-elementuak oso presente daudela jarduera-sektore guztietan eta gehienok eguneroko produktu gisa kontsumitzen ditugun arren, ez dugu ahaztu behar lotura-elementuek funtzio kritikoa betetzen dutela eta garapen garrantzitsua dakarten elementuak direla. Zalantzarik gabe, lotura-elementu horien propietate mekanikoak eta ezaugarri metalurgikoak funtsezko alderdiak dira garapen horretan.

FEX sesion formativa

Garikoitz Artola doktoreak lotura elementuen fabrikazioan eragiten duten metalurgiaren gakoak aurkeztu dizkie FEX-en parte diren enpresei. 

Juan Urzelai, FEXeko arduradun teknikoak adierazten duenez, “gurea, metalaren baitan, mota askotako enpresek osatutako balio katea duen sektorea da; besteak beste, lehengaien hornitzaileak, lanabes sortzaileak, torloju bidezko loturen ingeniaritzako espezialistak/aplikazio kritikoetarako torloju eta bernu berezien fabrikatzaileak, hotzeko forjaketan adituak diren enpresak edota makina seriatuen diseinuan eta makineria termikoaren eraikuntzan diharduten enpresak aurki ditzakegu. Beraz, metalurgia eta materialen propietate fisikoak garrantzitsuak dira guztientzat, dela propietate hobetuak dituzten finkatze-elementuak (fasteners) lortu nahi direlako, dela beste prozesu-eremu batzuk optimizatu ditzaketelako, hala nola, erremintek higadura txikiagoa jasatea edo tratamendu termiko egokiagoak lortzea. Azken batean, helburua da loturen munduan balio erantsia eskaintzea, materialak eta horien portaera ulertuz; gure jarduerarako ezinbesteko alderdia da”.

Horrela, elementu horiek sortzeko prozesuari dagokion ikuspegi zabal batetik, saio teknikoak lotura-elementuen eta horiek fabrikatzeko erabilitako tresnen propietate metalurgikoekin (propietate mekanikoak, higadurarekiko erresistentzia, korrosioarekiko erresistentzia, propietate termikoak) zuzenean lotutako alderdiak jorratu ditu, baita produkzio-prozesuaren ezaugarriek elementu horietan duten eragina ere.

Saioak aukera eskaini du, halaber, aleazioen eta osagaien familietan alderdi horien aplikazioan sakontzeko eta balorazio ekonomiko batzuk egiteko.

Artola doktoreak adierazten duen bezala, zalantzarik gabe, I+G metalurgikoak lehiarako abantaila handia ekar diezaieke lotura-elementuak garatzen dituzten enpresei. Gure ustez, saio horrek aukera eman die sektoreko enpresei jakintza-arlo horrek produktu hobeak eta eraginkorragoak garatzeko eskaintzen dizkien aukerak ulertzeko.

Bere aldetik, Urzelaik ekimenaren irakurketa positiboa egin du, eta adierazi du saio honek aukera eman diela gure bazkideei arazoak edo balizko lan-esparruak azaltzeko, garapen aukera eta bide berriak aztertzeko.