Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 16 de diciembre de 2021

11. Estanpazioa Automobilgintzako Industrian jardunaldia

AutoRevista automobilgintzaren sektorean espezializatutako argitalpenak koordinatuta, joan den abenduaren 14an egin zen jardunaldia. Bertan parte hartu zuten RENAULT GROUP eta STELLANTIS automobil-fabrikatzaile nabarmenek, sektoreko balio-kateko beste erakunde batzuekin batera: ESI Group (simulazio-software garatzailea), SSAB (altzairu aurreratuen fabrikatzailea) eta AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa.

Garikoitz Artola doktoreak, AZTERLANeko Konformazio Teknologien zuzendaria, gaur egun mundu mailan estanpazioaren arloan egiten den ikerketa-lanaren ikuspegi orokorra eskaini zuen, hainbat ikuspegitatik.

“Alor honetan egiten den ikerketa lanari lurraldeka begiratzen badiogu, ikusiko dugu Txina dela mundu mailan lidergoa duena. Ondoren, Europan, Erresuma Batua eta Alemania egongo lirateke, eta amerikar kontinentean, AEB”. Artola doktoreak agerian utzi zuen lotura handia dagoela ikerketa-proiektuak finantzatzen dituzten erakundeen eta herrialdeek egiten duten zientzia-ekoizpen bolumenaren artean.

Nazioartean zein AZTERLAN Zentro Teknologikoan egiten ari diren ikerketa-ildo espezifikoei dagokienez, “nabarmentzekoa da ikerketa-esparru ugari daudela abian, bai materialei dagokienez, bai prozesuari dagokionez; zalantzarik gabe, ikerketa-ekosistemaren osasun onaren erakusgarri da hori”. Ildo horretan, Konformazio Teknologietako espezialistak lehia-zaintzaren eta kontsulta-iturrien kudeaketa eta hautaketa egokiaren garrantzia azpimarratu zuen, “berrikuntza teknologiko eta zientifiko interesgarriak detektatzeko”, eta baieztatu zuen “6 aldizkari zientifikok eremu horretako argitalpen zientifikoaren %80 biltzen dutela”.

estampación en la industria de automoción

AZTERLANen aurkezpenaren momentu bat, Garikoitz Artolarekin eta gainontzeko hizlariekin.

Iraunkortasuna eta 4.0 industria: bi bektore handi automobilaren etorkizunerako

Jardunaldian Renault Group, Stellantis, SSAB eta ESI Group enpresetako ordezkarien hitzaldiak ere egon ziren, zeintzuek industriaretzako gaurkotasun handiko gaiak jorratu zituzten iraunkortasunaren eta 4.0 industriako teknologiek eskaintzen dituzten aukeren ikuspegitik.

Azken esparru horretan, Simó Masqué jaunak, Stamping Business Developer ESI Group-en, Hybrid Twin teknologiaren bidezko prototipatze birtualak 4.0 industriaren iraultzaren euskarri gisa duen rola zehaztu zuen estanpazio adimenduneko lerroetan. Masqué-k hainbat adibide erakutsi zituen simulazioaren bilakaerak estanpazio-prozesuak eta horiekin lotutako eragiketa guztiak optimizatzen nola laguntzen duen azaltzeko.

Industrian eta ingurumen ikuspegitik jasangarriagoak diren negozio-ereduei begira, David Cabezas jaunak, Zaragozako Stellantis enpresako Press Shop Unit Manager-a, bere ekoizpen-plantaren jasangarritasuna hobetzeko lantzen ari diren esparru desberdinak erakutsi zituen. Hala, Cabezas jaunak bere enpresan martxan jarritako hainbat lan-ildo partekatu zituen, hala nola, beraien instalazioari erantsitako instalazio fotovoltaikotik lotutako energia berdea erabiltzea, gainazalak konprimitzea, isurien antzematea, materiala aprobetxatzea eta txatarra hustea, besteak beste.

Antzeko norabidean, Valladolideko Renault Groupeko Karrozeria Faktoriako zuzendari Javier Novo jaunak ikuspegi zabala eskaini zuen bere lantegiak Ekonomia Zirkularraren kontzeptua nola lantzen duen erakusteko. Eraginkortasun energetikoa, materialen aprobetxamendua edo ekoizpen-bitartekoen bizitza luzatzea izan ziren bere aurkezpenean landutako esparru espezifikoetako batzuk.

Azkenik, materiala fabrikatzen duen enpresa baten ikuspegitik, Jonas Adolfsson jaunak, SSAB-eko Business and Projects Development, eta Asier Inchaurbe jaunak, Espainiako Automobilgintza Dibisioko zuzendaria, konpainia honek garatu berri duen “zero emisioko altzairu berria aurkeztu zuten”, zeina hidrogenoa erabilita fabrikatu den.