Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 13 de abril de 2020

Enara Mardaras: “Ezin dugu korrosioa ekidin baina bai bere inpaktua gutxitu zuzenean materialengan ekinez”

Korrosioa ekidin ezin den fenomeno naturala da pertsonengan, ingurumenarengan eta ekonomiarengan inpaktu esanguratsua daukana. Euskal industriarentzako estimatzen da korrosioarekin lotutako gastu zuzenek BPGren %3.5 suposatzen dutela. Enara Mardarasekin, AZTERLANeko Materialen Korrosio eta Babesa ikerketa lerroko arduraduna, hitz egin dugu alor honetan industriak dauzkan erronkez eta AZTERLANen lan ildoez.

Enara Mardaras

Enara Mardaras AZTERLANeko Materialen Korrosio eta Babes ikerketa lerroko arduraduna.

Dudarik gabe, korrosioak inpaktu handia dauka industriarengan. Posible da kuantifikatzea?

Bai eta ez. Batetik, erraza da korrosioarekin lotutako gastu zuzena kuantifikatzea, babesa edota osagarri eta ekipo berriztatzea kontuan izanda. Euskal industria metal-mekanikoarentzat estimatzen dugu korrosioarekin lotutako kostua BPGren %3.5 dela. Hala ere, zifra honi gehitu behar zaizkio zeharkako kostuak, hala nola, produktuen kontaminazioa edota honen berreskurapenari lotutako geldialdiak. HOAR informearen arabera, erreferentea mundu maila, zeharkako kostuak zuzeneko kostuen %10-15 artekoak dira.

Zeintzuk dira korrosioaren alorrean industriaren erronka nagusiak?

Industriaren erronkak ulertzeko, lehenengo eta behin ulertu behar da korrosioa fenomeno naturala eta ekin ezinezkoa dela. materialen eta ingurumenaren arteko iterazio kimiko eta elektrokimikoaren ondorio da. Materialen ezaugarriei eragiten die eta, ondorioz, osagarrien, ekipoen eta estrukturen funtzionalitateari.

Korrosioak akats kritiko bilaka daitekeen zahartzea dakar. Akats honen ondorioen artean izan daitezke galera ekonomikoa, atzerapenak produktua hornitzeko orduan eta, kasurik muturrekoenean, giza-bizitzak. Hala ere, korrosioarekin lotutako kostu zuzenen %20-25 inguru ekidin daiteke dagoeneko existitzen den ezagutza eta teknologiak aplikatuta.

Ondorioz, nire ustez, erronka nagusia da dagoeneko merkatuan dagoen ezagutza eta teknologia hori barneratzea eta, horrekin batera, mekanismo eta teknologia berriak garatzea produktu seguruagoak eta iraunkorragoak sortzeko, prozesuaren jasangarritasun ekonomikoa eta ingurumenezkoa bermatuko dutenak. Zentzu honetan, zentro teknologikoek funtsezko rola jokatzen dugu.

Beharrezkoa da materialen alorrean lan egiten duten pertsonak heztea, baita industrien eta prozesuen funtzionamendu egokiaren errespontsabilitatea dutenak ere, korrosioak eragiten dituen ondorio negatiboen inguruan. Korrosioari eta materialen degradazioari aurre egiteko pausurik positiboena da problemari garrantzia ematea eta gai izatea honen manifestazioak identifikatzeko eta kontrolatzeko.

Zein soluzio mota eskatzen dituzte enpresek korrosioari aurre egiteko?

Beharrak enpresak bezain zabalak dira eta beraien sektoreari oso lotuta egoten dira. Guk metaleko enpresekin lan egiten dugu (forjak, galdak, estanpaziozkoak…) zeinak, era berea, automobilgintza, aeronautika, eraikuntza, Oil&Gas… dauzkaten bezero moduan. Hauek guztiek kalitate eta segurtasun neurri altuak dauzkate.

Oro har, enpresek osagarri seguruagoak eta iraunkorragoak eraikitzen lagunduko dieten soluzioak nahi dituzte beraien prozesuen eta produktuen errentagarritasuna bermatuta.

Korrosioari aurre egiteko soluziorik ohikoena da estaldurak aplikatzea; hala ere, hauek prozesuak konplikatzen eta garestitzen dituzte. Horrez gain, segurtasun koefizienteak ere aplikatzen dira, behar dena baino material gehiago erabilita. Horrek ere, kostuetan desabantaila suposatzen du, besteak beste (esaterako, osagarrien pisua areagotzen da).

Industriaren aldetik jasotzen ditugun ohiko eskarien artean aurkitzen dira, hala nola, osagarrien diseinuaren hobekuntza jasaten dituzten karga mekanikoentzako edota produkzio prozesua hobetzea (konposizio kimikoa, berozko tratamenduak, lotze prozesuak), gainazalen tratamendua osagarriek izango dituzten aplikazioentzako, propietate aurreratuak dituzten materialak (esaterako, tenperatua altuetan erabili ahal izateko) edota materialei eta osagarriei ezaugarri bereziak emango dizkieten tratamendu berritzaileak garatzea.

Korrosioari aurrea hartzeko beharrezkoa da diseinu fasean ekitea. Horretarako, materialak jasan beharko dituen faktoreen aurre-azterketa bat egin behar da, medioaren ezaugarriak aztertu (konposizio kimikoa, tenperatura), alderdi fisikoari dagozkionak (ahaleginak, soldaketa, erabilera) eta zein metodo existitzen diren dagoeneko korrosioa atzeratzeko. Azterketa honen emaitzen arabera zehaztuko da material egokia eta prebentzio neurri aproposa, beti ere, faktore ekonomikoa kontuan izanda..

Zein ikerketa lerro ari da AZTERLAN lantzen korrosioaren alorrean?

Nahiz eta korrosioaren aurkako estaldura aurreratuen alorrean lan egin dugun arren, korrosioari aurre egiteko gure lan-lerro nagusia da material metalikoetan propietate hobetuak lortzea. Horrekin bilatu nahi duguna da “ez-metalurgia” ekiditea eta fabrikazio prozesuak efizienteagoak eta merkeagoak izatea.

Korrosioaren alorrean egiten dugun lanketa 4 alorretan banatze da batez ere: gainazala, non galdatutako gainazalek (burdinazko aleazioetan zein bestelakoetan) medioaren kondizio agresiboei aurre egiten laguntzen duten; gainazal babesleak sortzea kapa pasiboen balioztatzearen bitartez (hau da, era naturalean altzairuetan sortzen den oxido pelikula babeslea lortzea); konposizio kimiko egokiagoa duten aleazio berriak sortzea; eta fusio mixto teknika, zeinaren bitartez lortzen dugun osagarri multi-metalikoak sortzea inguru korrosiboetan lan egiteko. 

Batetik, dagoeneko existitzen diren materialekin lan egiten dugu beraien propietateak hobetzeko aplikazio zehatzetarako, bestetik, material berriak garatzen ditugu muturreko kondizioei aurre egiteko.