Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 18 de noviembre de 2016

Dresser-Rand (Guascor®) beren motorren bizitza hobetu egingo du IK4-AZTERLAN Ikerketa Zentroarekin.

Proiektuak ikerketa zentroaren estrategiari jarraitzen dio lan egoera estremoetarako materialen alorrean.

Motorrak eta gas turbinak topa ditzakegun giro erasokorretakoak dira metalentzako. Pistoiak, kulatak, alabeak, konbustio ganbarak … makina hauetako osagarri anitzek jasaten dituzte eraso termokimiko eta neke mekaniko bortitzak. Eszenario honetan kolaborazio aukera asko sortzen dira materialen garapenerako, motor eta turbinen iraupen eta errendimendua hobetzeko.

Dresser-Rand eta Ik4-Azterlan-ek PRECOMB proiektuan kolaboratzen dute, Eusko Jaurlaritzako Elkartek 2016 programaren barruan, material hauen hondatze mekanismoak ulertzeko. 

Tenperatura altuetan lan egiteko diseinatutako material baten egitura