Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 24 de abril de 2020

Corrosion Awareness Day 2020: Diseinu fasetik korrosioaren eragina gutxitzeko estrategiak

Zuzenean material metalikoengan eta hauen transformazio prozesuetan ekitea gakoa da korrosioa atzeratzeko eta honen inpaktu negatiboa gutxitzeko: Horrekin batera prozesu industrialen efizientzia eta produkzioaren lead-time ere hobetzen dira.

Korrosioa ekidin ezin den fenomeno naturala da materialen propietateei eta funtzionaltasunari eragiten diena. Ekipo eta osagarri metalikoak kaltetzen ditu higidura eta akatsak eragin arte. Zeharka, sektore industrial guztiei eragiten dien fenomenoa da, baita gizarteko beste hainbat alorri ere.

Korrosioak ondorio ekonomiko eta ingurumenezko esanguratsuak dauzka, zuzenak (ekipoak aldatzea, estrukturak puskatzea, istripuak…) zein zeharkakoak (mantentze lanak, matxuren konponketa, eta abar). World Corrosion Organization erakundeak estimatzen duenez, urtero korrosioak 2 bilioi eurotik gorako kostua dauka mundu mailan. Hala ere, %20 baino gehiago ekidin ahalko lirateke dagoeneko merkatuan aurki daitezkeen ezagutzak eta teknologiak aplikatuta.

Metaletan eta hauen transformazio prozesuetan espezializatutako zentroa izanik, AZTERLANek ikerketa ahalegin zabala bideratzen du korrosioaren eragina gutxitzeko teknologia berriak garatzera. Horretarako, Zentroaren estrategiak diseinu fasean eta eraldatze prozesuen efizientziara bideratzen dira, produkzioaren lead-time eta kostuen aurrezpena hobetuta.

Honela Zentroaren estrategiak materialen eta estalduren jokaera hobetzeko helburua dute, batik bat, propietate hobetuak dituzten aleazioak sortzera, gainazalen eraldaketara eta osagarri bimetalikoen garapenera. Helburua da teknologia jasangarriagoak eta prozesuak pausu gutxiago dituztenak garatzea.

AZTERLANek garatutako ezagutza eta teknologia berriek ekipoen diseinatzaile eta fabrikatzaileei informazio esanguratsua errazten diete erabaki zuzenak hartzeko, materialen, diseinuaren, fabrikazioaren edota estalduren alorrean, beti ere, osagarri bakoitzaren aplikazioak kontuan izanda.

Akreditazio baitan eskainitako korrosio entseguak eta entsegu pertsonalizatuak

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak korrosioaren ondorioak gutxitzera bideratutako zerbitzu teknologikoak ere eskaintzen ditu. Gehienak ENAC akreditazioaren baitan eskaintzen dira. Horrez gain, zerbitzuan gertatutako akatsen arrazoiak aztertzeko ikerketak burutzen ditu, baita balio gehitu handiko aholkua eskaini ere material metalikoen propietateak optimizatzeko. Azkenik behar zehatzetarako entseguak ere prestatzen ditu, material bakoitzaren eskakizunen arabera.

AZTERLAN zentro teknologikoak burututako korrosio entseguek ahalbidetzen dute gure bezeroen materialak akreditatzea eta onartzea UNE, ISO eta ASTM nazioarteko arauen arabera, baita piezak eta osagarriak homologatzea ere bezeroen eskakizunen arabera eta Oil&Gas, energia eolikoa edota automobilgintza bezalako eskakizun altuko sektoreen beharren arabera, besteak beste.