Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 9 de enero de 2023

Burdin-galdaketarako moldeen eta arren garapena berreskuratutako areak erabilita

HICORE proiektuaren helburua ingurumen eta ekonomia inpaktu handiko soluzio bat garatzea galdaketa-sektorearen baitan ekonomia zirkularraren ikuspegitik moldekatze berdeko hareak berreskuratzeko bide berri bat garatuta.

Moldekatze-hondarrak EAEko hondakin ez-arriskutsuen 5. korrontea dira. Galdatutako osagaiak solidotzen diren molde eta ar edo nukleoetan dute jatorria zeinak suntsitu egiten diren piezak desmoldekatu ondoren. Moldekatze berdeko hareak, silizea eta bentonita nahastuz moldeak egiteko erabiltzen direnak, dira galdaketa-sektoreko hondakinik ugariena, bai Euskadin, bai Europan.

Harea hauen berreskuratzeak eta balioztatzean planteatzen duen erronkarekin, HICORE proiektuak, Euskadin harea berdeen erdia baino gehiago sortzen duten hiru galdaketa enpresa batzen dituena, hala nola BETSAIDE S.A.L. (proiektuaren liderra), FAGOR EDERLAN S.COOP. eta METAL SMELTING S.A., berdeko moldekatze-hondarren berrerabilera sustatzea du helburu, galdaketa-prozesuko balio erantsi handiagoko aplikazioetan, zehazki, nukleo berrien sorreran.

Lucía Unamunzaga AZTERLANko Iraunkortasuna eta Ingurumena ikertzeko lerroaren arduradunak azaldu duenez, “ohikoa da berreskuratutako harea berrerabiltzea molde berriak egiteko, baina arren fabrikazioari dagokionez harea berria erabiltzen da. Izan ere, harea hauen ezaugarriak bateraezinak dira elementu horien fabrikazioan erabiltzen den aglomerazio kimikoko sistemarekin (sistema fenoliko uretarra)”. Horrenbestez, “nukleoetan erabili ahal izateko moduko balioa handitzeko helburua lortzeko, funtsezkoa da berreskurapen sistema aurreratu bat garatzea, harearen kalitatea bermatuko duena”.

Berreskuratutako harearekin sortutako nukleo berriek osagarriak kalitate eta segurtasun berme guztiekin fabrikatzeko aukera eman beharko dute, eta industria mailako ekoizpenean erabiltzeko modukoak izan beharko dira. “Proiektu honetan parte hartzen duten eragile guztien konpromisoa garapen honen bideragarritasuna frogatzea da, nukleo (eta molde) berri horiek erabiliz burdinazko osagaien prototipoak fabrikatuz”.

Ingurumen- eta ekonomia-inpaktu handia

Helburu hori lortzeko, HICOREk moldekatze-berdeko hareak berreskuratzeko prozesu berri bat definituko du, sistema fenoliko uretarrarekin bateragarria den material bihurtzeko gai izango dena. Lucíak azaltzen duen moduan, “bereziki kritikoa izango da bentonita, harrikatza eta partikula metalikoak ahalik eta gehien ezabatzea, garbiketa-indize handiak bermatuz”.

Garapen honi esker, proiektuan parte hartzen duten galdategiek, BETSAIDE S.A.L., METAL SMELTING S.A. eta FAGOR EDERLAN S.COOP. enpresek, etorkizunean zabortegian uzten dituzten 36.000 t/urteko hondarrak berreskuratzea espero dute. “Kalkulatzen dugu honi esker kostuak urtean 4M ¤-tik gora murriztea ekarriko duela, bai zabortegiratzean aurreztuta, bai hondar berriaren erosketak gutxituta”. Ingurumenaren ikuspegitik ere “inpaktu esanguratsua lortzea espero dugu, harrobiko harea berriaren erauzketa murriztuz eta prozesu horrekin eta harea prozesatzearekin (0,1t CO2/t harea) lotutako 3.600 t CO2/urteko isurketen murrizketarekin”.

HICORE proiektuaren partzuergoa ("Ingurumen-aztarna txikiko galda-osagaiak garatzea eta baliozkotzea, birsortutako nukleoak fabrikatzeko teknologia berritzaile batean oinarrituta") Betsaide S.A.L., Fagor Ederlan S.COOP. eta Metal Smelting S.A. galdategiek, BRTAko kide den AZTERLAN zentro teknologikoak, Euskadiko eta Nafarroako Galdatzaileen Elkarteak (AFV) eta Tabira Galdaketa Institutuak. Proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du Hazitek 2022 I+Grako laguntza-programaren bidez.

Hicore

HICORE proiektuko enpresa eta erakunde parte-hartzaileetako ordezkariak proiektuaren hasiera bileran