Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 17 de junio de 2021

BOEINGek AZTERLAN homologatu du hegazkingintza sektorerako material metalikoen karakterizazio aurreratua burutzeko laboratorio gisa

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren Zerbitzu Teknologikoen dibisioa homologatu du BOEING hegazkin fabrikatzaileak material metalikoen karakterizazio aurreratuko sahiakuntzak burutzeko. Homologazioak hegazkingintza sektorerako gako diren hainbat karakterizazio fisikoko eta kimikoko sahiakuntzei dagokie.

Kalitate eskakizun zorrotzenak jarraituta hegazkingintza sektoreko enpresei babes estrategikoa eskaintzeko konpromisoarekin, AZTERLAN Zentro Teknologikoak bere gaitasunak eta zerbitzuak indartzen jarraitzen du.

Nazioarte mailan erreferente den enpresak karakterizazio fisikoko eta kimiko hainbat sahiakuntza homologatu ditu, hala nola titanioetan hidrogeno maila ASTM E1447 arauaren arabera, neke sahiakuntza ASTM E466 arauaren arabera eta beste hainbat sahiakuntza ASTM E8, ASTM E21, ASTM E23, ASTM E190, ASTM E290, ASTM B557 arauen arabera (kontsultatu homologazioaren baitan sartzen diren sahiakuntza eta alorrak esteka honen bitartez), baita erakundearen kalitate sistema ere.

Homologazio honek AZTERLANen gaitasun teknologikoa osatzen eta indartzen du industria aeronautikoaren beharrei erantzuna emateko. Zentroak esperientzia zabala dauka sektore honetan erreferente diren hainbat enpresarekin elkarlanean, hala nola, AIRBUS, LOCKHEED MARTIN (SIKORSKY), HEROUX DEVTEK (CESA), AERNNOVA edota ITP Aero. Hegazkingintza sektorean AZTERLANek NADCAP (National Aerospace and Defense Contractors Accreditation Program) akreditazioa ere badauka Performance Review Institute (PRI) entzutetsuak aintzesten duena.

Era berean, AZTERLANen B+G+i dibisioak hegazkingintza sektorearekin harreman estuak mantentzen ditu material eta prozesu berrien garapenean parte hartuta. Besteak beste, horren erakusgarri dira egun indarrean dauden RIB-ON, NEMARCO, H2FREE edota REINTEGRA Clean Sky 2 proiektuak.

Zentro Teknologikoko espezialisten esperientziak eta gaitasun teknikoak, puntako ekipamenduan oinarrituta, posible egiten du AZTERLANek materialek karakterizazio aurreratuko zerbitzuak, saiakuntza ez suntsitzaileak eta zerbitzuan izandako akatsen analisiarekin lotutako zerbitzuak eskaintzea. Baita sektorearen lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza proiektuak bideratzea ere.

AZTERLANen akreditazioak eta zertifikazioak

AZTERLANen Zerbitzu Teknolokoen dibisioak ENAC ENTIDAD NACIONAL DE ACREDITACIÓN erakundearen akreditazioa dauka UNE-EN ISO/IEC 17025 (CGA-ENAC-LEC) arauaren arabera material metalikoengan saiakuntza mekanikoak, metalografikoak, kimikoak, ez suntsitzaileak eta korrosiokoak burutzeko 59/LE069 akreditazioan batutakoaren arabera.

Horrez gain, AZTERLANen berrikuntza eta garapen alorrean diharduen sailak, B+Gren Kudeketa Sistemaren UNE 166002 zertifikazioa dauka. Honek zentroaren gaitasunak bermatzen ditu ikerkuntza eta garapen ekintzak burutzeko industria ehunaren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Boeing

Boeing 737 hegazkina (fuente: www.boeing.com)