Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 2 de agosto de 2018

Bizkaiko kostaldean urperatu dira korrosioaren eta foulingaren aurkako estadural garatzea helburu duen Oceanic Proiektuaren azken froga laginak

Proiektuak korrosioaren eta foulingaren aurkako estaldurak garatzea du helburu itsas urpeko aplikazioetarako. SPRI, EVE, SWEA, CDTI eta FCT erakundeek diruz lagunduta dago OCEANERA-NETen (Itsas Energiaren Ikerketarako Sare Europarra) bitartez OCEANERA/0005/2014.oceaneranet.eu erreferentziarekin.

Aurreikusi bezala, Bimep-en (Armintza) instalazioetan urperatu da Oceanic Proiektuaren hirugarren eta azken saiakuntza-bankoa. 15 panelekin osatutako seta da (12 metalezko eta 3 plastikozko) ekologikoki bideragarriak diren emisio baxuko korrosioaren eta fouling-aren (inkrustazioak) aurkako estaldura berritzaile desberdinekin tratatuak.

Irailaren bukaeran panelak uretatik aterako dira korrosio eta itsa-inkrustazio maila aztertzeko. Emaitzek, Armintzan eta Almagreiran (Portugal) aurrez egindako beste saiakeretako emaitzekin batera, bi fenomeno hauei aurre egiteko estaldura egokienak zein diren definitzen lagunduko diote nazioarteko ikerketa taldeari.

Anti-corrosion and anti-flouring coatings

Lagindun panela Bimepeko buoia baten ezartzeko unea.