Metalurgia Ikerketa Zentroa

  • 10 de octubre de 2018

IK4-AZTERLANen parte hartzea Portoro¸-en (Slovenia) ospatutako 58. Nazioarteko Galdaketa Konferentzian

Metalurgia Ikerketa Zentroak erabilitako galdaketa areak galdaketa sektorean bertan zein eraikuntza sektorean berrerabiltzeko berreskurapen sistema aurkeztu du paper baten bitartez.

“Advanced technologies with a future for foundries” izenburuarekin nazioarteko bilkura esanguratsu honek 200 aditutik gora bildu ditu galdaketa industriaren alorreko azken berrikuntzak hainbat ikuspuntutatik lantzea (esaterako eraldaketa metalikoko prozesuak edota ingurumen jasangarritasuna) helburu zuen lan-programa interesgarri baten inguruan.

Clara Delgado ikerlariak, IK4-AZTERLANeko Ingurumen eta Jasangarritasun lantaldeko kidea, aurkeztu du Kongresuko programa ofizialaren baitan “Integration of a novel mechanical sand reclamation technology in a steel foundry to maximise SFS valorisation in foundry and construction applications” ikerlana. Bertan, altzairu galdaketan erabilitako areak berreskuratzeko sistema mekaniko berritzailea garatzeko lana aurkeztu du, areok galdaketan bertan zein eraikuntza sektoreko aplikazioetan berrerabili ahal izateko. Garapen hau LIFE ECO-SANDFILL proiektu europarraren baitan burutu da, zeina nazioarteko enpresa partzuergo batek osatzen duen, aipatutako helburua lan-lerro nagusitzat dutelarik.

Metallurgy congress casting

Clara Delgado ikerlaria LIFE ECO-SANDFILL proiektu europarraren lorpenak aurkezten